Aki-Matilda Høegh-Dam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aki-Matilda Høegh-Dam
Folketingeko kide

2019ko ekainaren 5a -
Barrutia: Groenlandia
Hautetsia: Folketing 2019–2022 (en) Itzuli
Folketingeko kide


Barrutia: Groenlandia
Hautetsia: Folketing 2022– (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAki-Matilda Tilia Ditte Høegh-Dam
JaiotzaHillerød1996ko urriaren 17a (27 urte)
Herrialdea Groenlandia
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea 2019) gradu : politika zientzia
Hizkuntzakdaniera
groenlandiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Siumut (en) Itzuli

Facebook: akimatilda Twitter: AkiMati_Siumut Edit the value on Wikidata

Aki-Matilda Tilia Ditte Høegh-Dam (Hillerød, 1996ko urriaren 17a) groenlandiar politikaria da[1], Siumut alderdiko kidea. 2019ko Danimarkako hauteskunde orokorretan Folketingerako hautatu zuten, eta 22 urterekin parlamentuan sartu zen, bertako kide gazteena bihurtuz[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kim Høegh-Dam arrantzariaren eta Bitten Høegh-Dam irakaslearen alaba, Hillerøden jaio zen 1996ko urriaren 17an[2]. Familiako seme-alabarik gazteena, bi neba eta bi ahizpaorde ditu. Jatorriz erdi daniarra eta erdi groenlandiarra da. Groenlandiako Sisimiut hirian hazi zen[3]. 15 urte zituela, Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsako Nakuusa proiektuan aritu zen boluntario gisa[4]. Groenlandiako kostaldetik bidaia bat egin zuen eta bertan politika eztabaidatu zuen lagun batekin. Ondorioz, Siumut alderdi sozialdemokratan sartzea erabaki zuen. Alderdiko gazte erakundean sartu ondoren, politikarekiko interesa areagotu zaio[5][6].

2014an zientzia politikoak ikasten hasi zen Kopenhageko Unibertsitatean eta 2019an graduatu zen. 2015ean, Miss Danimarka lehiaketan parte hartu zuen. Seigarren postuan geratu bazen ere, horrek ezagun egin zuen Groenlandian[7][5].

2019ko ekainaren 5eko Danimarkako hauteskunde orokorretan, Høegh-Dam Folketingeko kide izatea lortu zuten bi groenlandiarretako bat izan zen. Groenlandiaren independentziaren aldekoa da[8][1].

2023ko maiatzean ospea lortu zuen groenlandiera Folketingen erabiltzeagatik, inoiz erabili ez zen tokian, eta uko egin zion danieraz hitz egiteari, Ganberako presidenteari desobedientzia eginez[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Katalanez) Azzouzi, Alaaddine. «Aki-Matilda Høegh-Dam: “Farem un referèndum d’independència a Grenlàndia peti qui peti”» Vilaweb 2023-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  2. a b (Danieraz) «Aki-Matilda Høegh-Dam (SIU)» Folketinget (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  3. (Danieraz) «Aki-Matilda Høegh-Dam» Miss Danmark (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  4. (Danieraz) «NAKUUSA er for alle i Grønland - uanset sprog, nationalitet og kultur» Naalakkersuisut 2017-04-21 (Noiz kontsultatua: 2019-08-02).
  5. a b (Danieraz) Ahrenkilde-Holm, Thue. «Folketingets yngste medlem er fra Grønland: Jeg frygter, at jeg ikke kan holde, hvad jeg lover» Berlingske 2019-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  6. (Danieraz) Søndergaard, Niels Krogh. «Grønlandsk miss-kandidat med politisk erfaring» Sermitsiaq 2015-08-14 (Noiz kontsultatua: 2019-08-02).
  7. (Danieraz) Petersen, Ane-Marie. «Aki-Matilda er på alle måder en vinder» KNR: Kalaallit Nunaata Radioa 2015-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  8. (Danieraz) Lind, Anton. «Miss Danmark-finalist bliver grønlandsk folketingsmedlem» Danmarks Radio 2019-06-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]