Groenlandia
| Groenlandia Kalaallit Nunaat (gl) Grønland (dn) |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Nazio ereserkia: Zu, gure ama lurra (Nunarput utoqqarsuanngoravit) |
|||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Nuuk / Godthåb 64°10′N 51°43′W / 64.167°N 51.717°W |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Groenlandiera, daniera | ||
| Gobernua
Erregina
Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzionala Margarita II.a Danimarkakoa Aleqa Hammond |
||
| Independentzia |
2009ko ekainaren 21a | ||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
216.6086 km² (13.) % 83,1 |
||
| Biztanleria
Herritarra |
56.615 0,027 biztanle/km² (241.) groenlandiar |
||
| Dirua | Daniar koroa (DKK) |
||
| Ordu eremua | UTC 0 eta -4 (UTC ) | ||
| Interneteko domeinua | .gl | ||
| Telefono aurrezenbakia | ++299 |
||
Groenlandia[1] (groenlandieraz: Kalaallit Nunaat; danieraz: Grønland) munduko uharterik handiena da. Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Artikoaren artean dago, Amerikako kontinentean. Administratiboki, Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da. Haren azaleraren % 81 baino gehiago izotzez estalita dago.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
982. urtean, Erik Gorria danimarkar jatorriko marinelak aurkitu zuen irla hau mendebalderantz zihoala. Grønland (lurralde berdea) izena eman zion, kolonoak erakartzeko. Baina kolonoak klima hotz eta gogor bat aurkitu zuten, nahiz eta garai haietan bertako klima gaur egungoa baino samurragoa izan.
Politika [aldatu]
Groenlandiako estatu burua Danimarkako erregina da. Danimarkako gobernuak batzorde gorena aukeratzen du Danimarkako gobernua eta monarkia ordezkatzeko.
Groenlandiak 31 kideko parlamentua du. Gobernu burua lehen ministroa da.
Danimarka ez bezala, Groenlandia ez da Europako Batasuneko kide. 1985ean bertako gobernuak Europako Ekonomia Erkidegoa uztea erabaki zuen.
2008ko azaroaren 25ean independentziako aukera zabaltzen zuen autonomia estatutua bozkatu zuten erreferendumean. Herritarren %75,54k alde bozkatu zuen.[2]
Geografia [aldatu]
2.166.086 km²-ekin Groenlandia munduko irlarik handiena da. 1.755.637 km² gutxi gora-behera izotzez estalita dago, munduko izotz erreserbetan bigarrena.
Banaketa administratiboa [aldatu]
2009ko urtarrilaren 1era arte, Groenlandia administratiboki hiru barrutitan (landsdele) banatuta zegoen: Avannaa (Nordgrønland, danieraz), Tunu (Østgrønland, danieraz), Kitaa (Vestgrønland, danieraz)
2009an banaketa administratiboa aldatu eta herrialdea lau udalerritan banatu zuten.
Udalerriak [aldatu]
| Udalerria | Azalera | Biztanleria | Mapa |
|---|---|---|---|
| Kujalleq | 32.500 km² | 12.400 bizt. (2010) | |
| Qaasuitsup | 660.000 km² | 25.700 bizt. (2010) | |
| Qeqqata | 115.500 km² | 15.300 bizt. (2010) | |
| Sermersooq | 635.600 km² | 27.500 bizt. (2010) |
Thule aire-basea (Ameriketako Estatu Batuek atzerrian duten aire baseetako bat) Qaasuitsup udalerriaren barnean dago.
Udalerririk gabeko eskualdeak [aldatu]
Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea ezein udalerritan sartuta ez dagoen eskualde bat da.
| Udalerria | Azalera | Biztanleria | Mapa |
|---|---|---|---|
| Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea | 972.000 km² | 70 bizt. (2010) |
Demografia [aldatu]
2005ean uhartean 56.375 pertsona bizi ziren uhartean (0.025 biz./km2), haietatik 14.501 Nuuk hiriburuan.
Etniei dagokienez, biztanle gehienak (%87) inuiten eta europarren arteko nahastekoak dira, groenlandiarrak alegia.
Hizkuntzak [aldatu]
Groenlandiera da hizkuntza nagusia, eskimo-aleutar jatorrizkoa. Daniera ere ofiziala da, baina mintzaira gutxitua da.