Albert Wendt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Albert Wendt samoar idazlea da (Apia, Samoa Mendebaldekoa, 1939). Victoriako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Ingeles katedraduna izan zen Aucklandeko Unibertsitatean, South Pacificeko kudeatzailea (Samoa Mendebaldekoan), eta Samoan Collegeko errektorea. Literatura-aldizkarietako eta Hego Pazifikoko uharteetako obretako zuzendaria izan da. Literaturaren eta hezkuntzaren alde egin duen lan handiagatik Zeelanda Berriko, Samoako eta Frantziako agintaritzak saritua izan da zenbaitetan. Ipuinak eta kontakizun laburrak, eleberriak eta poemak idatzi ditu: lehenengoen artean, aipagarriak dira Azeri hegalari askatasunaren zuhaitzean (1976) ipuin-bilduma eta Miragile baten jaiotza eta heriotza (1986) kontakizun-bilduma; eleberrien artean, Etxera itzultzeko semeak (1977), Pouliuli (1977), Zuhaitz hostoak (1979), Uhina (1991) eta Ostadar beltza (1992); azkenik, poema-liburuen artean, Heriotza gure barruan (1976) eta Xaman baten ikuspenak (1984) ditu aipagarrienak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]