Abenduaren 30
Wikipedia(e)tik
Abenduaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hirurogeita laugarren eguna da, 365.a bisurteetan. Egun 1 falta da urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
- 1896 - Eskuadroi batek José Rizal filipinar nazionalista exekutatu zuen.
- 1978 - ETAk Lisardo Sampil Belmonte taxi gidaria hil zuen Igorren.
- 2006 - ETAk auto-bonba bat jarri zuen Madrilgo Barajasko aireportuko T-4 terminalean.
- 2009 - Euskarazko Wikipedia Errinozero artikuluarekin 50.000. artikulura ailegatu zen.
- 2010 - - Lau guardia zibil 4 urtera arteko espetxe zigorrera zigortu zituen Gipuzkoako Probintzi Auzitegiak 2008an Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik[1].
[aldatu] Arte eta kultura
[aldatu] Zientzia eta teknologia
[aldatu] Kirolak
[aldatu] Jaiotzak
- 39 - Tito erromatar enperadorea. (h. 81)
- 1865 - Rudyard Kipling idazle ingelesa. (h. 1936)
- 1884 - Hideki Tōjō Japoniako lehen ministro ohia eta militarra. (h. 1948)
- 1890 - Adolfo Ruiz Cortines Mexikoko presidente ohia. (h. 1973)
- 1906 - Carol Reed zinema zuzendari ingelesa. (h. 1976)
- 1911 - Jeanette Nolan aktore estatubatuarra. (h. 1998)
- 1922 - Nikolas Alzola euskal idazle, margolari, fraide eta euskaltzaina. (h. 1981)
- 1928 - Bo Diddley musikari, abeslari eta gitarra-jotzaile estatubatuarra. (h. 2008)
- 1935 - Omar Bongo Gabongo presidente ohia. (h. 2009)
- 1937 - Gordon Banks futbolari ohi ingelesa.
- 1946 - Patti Smith abeslari estatubatuarra.
- 1946 - Marc Forné politikari andorrarra.
- 1949 - Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia.
- 1951 - Gabriel De Mhistéal politikari irlandarra.
- 1958 - Matthew Tree idazle ingelesa.
- 1959 - Tracey Ullman aktore eta abeslari ingelesa.
- 1968 - Jose Miguel Nuin politikari nafarra.
- 1973 - Nacho Vidal aktore porno espainiarra.
- 1974 - María Esteve aktore argentinarra.
- 1975 - Tiger Woods golfari estatubatuarra.
- 1979 - Mikel Gaztañaga euskal txirrindularia.
- 1980 - Eliza Dushku aktore estatubatuarra.
- 1980 - Veronika Goi xake-jokalari italiarra.
- 1981 - Haley Paige aktore porno estatubatuarra. (h. 2007)
- 1982 - Kristin Kreuk aktore kanadarra.
- 1984 - LeBron James saskibaloilari estatubatuarra.
- 1985 - Lars Boom txirrindulari herbeheretarra.
[aldatu] Heriotzak
- 1691 - Robert Boyle filosofo eta zientzialari irlandarra. (j. 1627)
- 1870 - Juan Prim politikari eta militar espainiarra. (j. 1814)
- 1896 - José Rizal mediku, idazle eta heroi nazional filipinarra. (j. 1861)
- 1997 - Karlos Santamaria euskal matematikari eta idazlea. (j. 1909)
- 1998 - Joan Brossa poeta eta antzerkigile katalana. (j. 1919)
- 2006 - Saddam Hussein diktadore ohi irakiarra. (j. 1937)
- 2007 - Xaime Quesada artista galiziarra. (j. 1937)
- 2009 - Ivan Zulueta euskal diseinugile eta zinema zuzendaria. (j. 1943)
[aldatu] Jaiak eta urteurrenak
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik, berria.info, 2010eko abenduaren 30a
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||