Aldagai kuantitatibo
Wikipedia(e)tik
Sakontzeko, irakurri: Aldagai estatistiko
Estatistikan, aldagai kuantitatiboa zenbakizko balio ezberdinak hartzen dituen edo neurketa egiten duen aldagaia da. Adibidez, pertsona baten altuera metrotan, ekintza baten iraupena minututan, ... aldagai kuantitatiboak dira. Aldagai kualitatiboak ez bezala, aldagai kuantitatiboetan datuak ordenatu eta bestelako eragiketa matematikoak egin daitezke; aldagai kuantitatiboei berariazko teknika estatistikoak ere aplikatzen zaizkie.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |