Alejandro Bilbao
Wikipedia(e)tik
Alejandro Bilbao, Erramun Maruri ezizenez, (Maruri (Bizkaia), 1884ko martxoaren 25a - Armintza (Bizkaia), 1966ko uztailaren 22a) euskal idazlea.
Apaiz kaputxinoa izan zen. Hondarribiko komentuan zegoela hasi zen idazten, eta 1932an ordena utzi zuen. Bizkaieraz eta gipuzkeraz idatzi zuen. Lan nagusiak: Biotza Abeslari (Zornotza, 1927), Lili-txingar (Tolosa, 1929) eta Txindor egadak (Donostia, 1964) olerki-liburuak eta Txomin arlote (Tolosa, 1929) haurrentzako ipuin txikia. Ordena utzi ondoren, Memorias o ¿una esclavitud ignorada? izenburuko lana argitaratu zuen gaztelaniaz (Errenteria, 1932), komentuan emandako urteei buruzko gogoetak azaltzen dituena.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Txomin Arlote (1929, Lopez Mendizabal)
[aldatu] Poesia
- Biotz abeslari (Bizkayeraz) (1927, Jaungoiko-Zale)
- Biotz abeslari (Gipuzkeraz) (1927, Jaungoiko-Zale)
- Biotza abeslari (1965, Graf. Izarra)
- Lili Txingar (Bizkayeraz) (1928, E. López)
- Txindor egadak (1964, Graf. Izarra)
[aldatu] Kanpo-loturak
- (Euskaraz) Alejandro Bilbao literaturaren zubitegian
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.