Alexander Payne

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexander Payne
Alexander Payne
Datu pertsonalak
Izen osoa Constantine Alexander Payne
Jaio 1961eko otsailaren 10a (53 urte)
Omaha, Nebraska (Ameriketako Estatu Batuak)
IMDB IMDBko fitxa

Constantine Alexander Payne (Omaha, Nebraska, 1961eko otsailaren 10a) AEBetako zinema zuzendaria da. Election filmarengatik egokitutako gidoi onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen. Bi aldiz irabazi du Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, 2004an Sideways eta 2011n The Descendants filmekin.

Bere zinemaren ezaugarria umore beltza eta egungo gizartearen erretratu satirikoak dira. Sexuen arteko harremanak bere filmetako hizpide nagusia izaten da. Jende arrunta erabili ohi du paper txikietarako, hau da, benetako poliziak polizien paperetan, edo benetako irakasleak irakasleak izateko.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Kategoria Filma
1999 Egokitutako gidoi onena Election Izendatua
2004 Zuzendari onena Sideways Izendatua
2004 Egokitutako gidoi onena Sideways Irabazlea
2011 Film onena The Descendants Izendatua
2011 Zuzendari onena The Descendants Izendatua
2011 Egokitutako gidoi onena The Descendants Irabazlea
2013 Zuzendari onena Nebraska Izendatua
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Payne Aldatu lotura Wikidatan