Nebraska
| Artikulu hau hobetzeko LANEAN ari da Theklan lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
|
Nebraska |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Ezizena: Cornhusker State (Cornhusker Estatua) | |||
| Goiburua: Equality before the law | |||
| Hiriburua | Lincoln | ||
| Hiri handiena | Omaha | ||
| Eremua | 200.520 km² | ||
| Biztanleria | 1.783.432 (2008) | ||
| Dentsitatea | 8,91 bizt / km² | ||
| Gobernadorea | Dave Heineman (R) | ||
| Senatariak | Ben Nelson (D) Mike Johanns (R) |
||
| Laburdura ISO 3166-2 |
Nebr. US-NE |
||
| www.nebraska.gov | |||
Nebraska Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdian kokaturik dago. Bere hiriburua Lincoln da eta hiri garrantzitsuena Omaha. 2 milioi biztanle inguru ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografiak
- Harold Lloyd (1893-1971), aktorea.
- Gerald R. Ford (1913-), AEBetako presidentea (1974-1977).
- Marlon Brando (1924-2004), aktorea.
[aldatu] Kanpo loturak
|
||||||||||||||||
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] LUR HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOKO EDUKIA
Estatu Batuetako erdialdeko estatua. 200.017 km2. 1.588.000 biztanle. Hiriburua, Lincoln. Hiri nagusia: Omaha. Biztanleriaren bi herenak hiri ingurunean bizi dira. Mugak: iparraldean Hegoaldeko Dakota; ekialdean Iowa eta Missouri; hegoaldean Kansas; hego-mendebalean Colorado eta mendebalean Wyoming. Gorabehera handirik gabeko ordokia da. Klima kontinental lehorra du; estepako landaredia da nagusi, oihan lurraldea (pinua eta haritza) mendebalera hedatzen delarik. Ibai sarea Missouri ibaiaren arroari dagokio eta ibai nagusia Platte da; ibai horren arroak lurraldearen hegoaldeko erdia hartzen du. v Ekonomia. Nekazaritza ekonomia jarduera garrantzitsua da (biztanleriaren % 26). Abelzaintzak (behi azienda gehienbat) nekazaritza sarreren ia hiru laurden ematen ditu. Laborantza lurren eremua handitu da ureztatze sistemari esker. Nekazaritzako gai nagusiak: artoa, garia, zekalea, oloa, basartoa, etab. Industria: elikadura, makineria, kimika ekoizpenak, plastikoak, zur industria, etab. Mea baliabide nagusiak: petrolioa eta gas naturala. v Historia. K.a. 8000. urteko biztanleen aztarnak aurkitu dira Nebraskan. Europarrak agertu ziren garaian zenbait tribu estatuko sortaldean eta erdialdean modu erdi egonkorrean kokaturik zeuden han: ponka, omaha, ute eta pawnee. Nebraskako sartaldea beste leinu batzuen ehiza eremua zen: siux (oglala, brule); arapahoe, komantxe eta txeiene. XVI-XVIII. mendeetan espainiarrek eta frantsesek esploratu zuten. Estatu Batuek 1803an frantsesei erosi zieten Louisianarekin batera. 1867an Nebraska estatu federatu bilakatu zen. 1880 inguruan indiarren azken erresistentziagunea hautsi zuten.
[aldatu] BESTE HIZKUNTZETAKO WIKIPEDIETAKO "NEBRASKA" SARRERAREN IRUDIAK
[[Fitxategi:Nebraska State Capitol at night.jpg|thumb|none|alt=Nebraska State Capitol at night (taken Oct. 3, 2004)
© 2004 [[en:User:Decumanus|Matthew Tr|Nebraska State Capitol at night (taken Oct. 3, 2004)
© 2004 Matthew Tr
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.