Alpetar eskia 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak jaitsiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alpetar eskia 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak jaitsiera
Motakirol proba olinpiko
Honen parte daAlpetar eskia 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan
Data2022ko otsailaren 7a
KokalekuRock (en) Itzuli
AntolatzaileaNazioarteko Olinpiar Batzordea
Partehartzaile kopuru42
Kirolaeski alpetar
Irabazlea

Gizonezkoen alpetar eskiko jaitsiera proba 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan otsailaren 7an egin zen Yanquingen. Beat Feuz suitzarra izan zen txapelduna, Johan Clarey frantziarra, zilarrezko dominaduna, eta Matthias Mayer austriarrak brontzea eskuratu zuen. Hau izan zen lehen urre olinpikoa Feuzentzat eta lehen domina olinpikoa Clareyrentzat. Gizonezkoen Joko Olinpikoetako jaitsierak oraindik ez du txapeldun bat errepikatu. 41 urterekin, Clarey eski alpetar olinpikoaren historian dominadunik nagusiena bihurtu zen.

2018ko txapeldun olinpikoa, Aksel Lund Svindal, lehiaketatik erretiratu zen. Joko Olinpikoen aurretik, jaitsierako Munduko Kopako zortzi proba egin ziren: Aleksander Aamodt Kilde zen liderra, Feuz, Mayer (jaitsierako txapeldun olinpikoa 2014an eta Super-Gkoa 2018an) eta Marco Odermatt atzetik zituela. Vincent Kriechmayr egungo munduko txapelduna zen.

"Arroka" ibilbideak 3,152 km-ko luzera zuen, eta 894 m-ko desnibela zuen itsas mailarekiko 2.179 m-ko hasierako kotatik. Feuzek 110,499 km/h-ko batez besteko abiadura zeraman, eta 8,706 m/s-ko batez besteko jaitsiera bertikala.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa Txinan 12:00ak zirenren hasi zen (UTC+08:00). Tenperatura -13,4ºC zen eta elurra trinkoa.[1]

Pos. Bib Izena Herrialdea Denbora Tartea
1. postua, urrezko domina 13 Beat Feuz  Suitza 1:42.69
2. lekua, zilarrezko domina 19 Johan Clarey  Frantzia 1:42.79 +0.10
3. postua, brontzezko domina 9 Matthias Mayer  Austria 1:42.85 +0.16
4 12 James Crawford  Kanada 1:42.92 +0.23
5 11 Aleksander Aamodt Kilde  Norvegia 1:43.20 +0.51
6 15 Dominik Paris  Italia 1:43.21 +0.52
7 17 Marco Odermatt  Suitza 1:43.40 +0.71
8 1 Vincent Kriechmayr  Austria 1:43.45 +0.76
9 20 Max Franz  Austria 1:43.52 +0.83
10 23 Boštjan Kline  Eslovenia 1:43.75 +1.06
11 22 Adrian Smiseth Sejersted  Norvegia 1:43.82 +1.13
11 25 Maxence Muzaton  Frantzia 1:43.82 +1.13
13 14 Romed Baumann  Alemania 1:43.84 +1.15
14 16 Ryan Cochran-Siegle  Ameriketako Estatu Batuak 1:43.91 +1.22
15 8 Matteo Marsaglia  Italia 1:44.06 +1.37
16 7 Niels Hintermann  Suitza 1:44.08 +1.39
17 32 Adur Etxezarreta  Espainia 1:44.12 +1.43
17 6 Andreas Sander  Alemania 1:44.12 +1.43
19 3 Bryce Bennett  Ameriketako Estatu Batuak 1:44.25 +1.56
20 18 Travis Ganong  Ameriketako Estatu Batuak 1:44.39 +1.70
21 5 Daniel Hemetsberger  Austria 1:44.59 +1.90
22 29 Brodie Seger  Kanada 1:44.68 +1.99
23 26 Josef Ferstl  Alemania 1:44.69 +2.00
24 28 Miha Hrobat  Eslovenia 1:44.71 +2.02
25 24 Stefan Rogentin  Suitza 1:44.95 +2.26
26 27 Blaise Giezendanner  Frantzia 1:45.00 +2.31
27 10 Matthieu Bailet  Frantzia 1:45.23 +2.54
28 31 Marco Pfiffner  Liechtenstein 1:45.79 +3.10
29 36 Arnaud Alessandria  Monako 1:46.25 +3.56
30 41 Barnabás Szőllős  Israel 1:46.88 +4.19
31 37 Jack Gower  Irlanda 1:47.61 +4.92
32 35 Henrik Von Appen  Txile 1:47.69 +5.00
33 39 Ivan Kovbasnyuk  Ukraina 1:48.09 +5.40
34 40 Simon Breitfuss  Bolivia 1:48.26 +5.57
35 43 Albin Tahiri  Kosovo 1:52.44 +9.75
36 42 Xu Mingfu  Txina 1:56.93 +14.24
2 Dominik Schwaiger  Alemania Ez zuen amaitu
4 Christof Innerhofer  Italia
21 Broderick Thompson  Kanada
33 Marko Vukićević  Serbia
34 Nejc Naraločnik  Eslovenia
38 Zhang Yangming  Txina
30 Kjetil Jansrud  Norvegia Ez zen hasi

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]