Aleksander Aamodt Kilde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksander Aamodt Kilde

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAleksander Aamodt Kilde
JaiotzaBærum1992ko irailaren 21a (31 urte)
Herrialdea Norvegia
Familia
Bikotekidea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Pisua90 kilogramo
Altuera181 zentimetro

Facebook: kilde1 Instagram: akilde Olympic.org: aleksander-aamodt-kilde Edit the value on Wikidata

Aleksander Aamodt Kilde (Bærum, Akershus, Norvegia, 1992ko irailaren 21a) Norvegiako Munduko Kopako eski alpinoko lasterkaria da. Lau modalitatetan lehiatzen da, Super G eta jeitsiera ardatz nagusi dituela[1]. Kilde Bærum jatorrikoa da, eta Lommedalens IL kirol kluba ordezkatzen du[2].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kilde junior mailako munduko txapeldun izan zen eslalom erraldoian 2013an, Mont-Sainte-Annen, Quebec (Kanada)[3], eta Europako Kopako titulu orokorra irabazi zuen denboraldi hartan[1]. Norvegiako txapelketetako Super Gn ere, bigarren geratu zen, Aksel Lund Svindal irabazlearengandik 0,11 segundora[4]. 2012ko urrian egin zuen debuta Munduko Kopan, eta, 2014ko denboralditik, zirkuituan lehiatu da[5].

Kildek Norvegia ordezkatu zuen 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Sotxin, Errusia[6], eta 13. izan zen Rosa Khutor-eko Super Gn, baina ez zuen, ez jaitsieran, ez konbinazioan amaitu, non laugarren postuan kokatu baitzen konbinatukoaren jaitsieran.

Munduko Kopako lehen podiuma, Val Gardenan irabazi zuen, Super G batean, 2015eko abenduan. Hirugarren postua lortu zuen Norvegiak beretutako podiumean, Aksel Lund Svindal eta Kjetil Jansrud taldekideen atzetik.

Kildek 2019-2020ko Munduko Kopako titulu orokorra irabazi zuen, Marcel Hirscher, aurreko ondoz ondoko zortzien irabazle, erretiratu ostean. 2020ko abenduan, Val Gardenan bi lasterketa irabazi zituen arren, ezin izan zuen titulua defendatu, lesio baten ondorioz urtarrilean denboraldiari amaiera eman behar izan baitzion.

Hurrengo 2021/2022 denboraldian, ordea, Kilde denboraldi bakarreko podium-zenbaki onenak lortu zituen: zazpi garaipen eta bi 2. postu. Super G globoa ere irabazi zuen, bere ibilbidean bigarren aldiz, eta bere lehen Downhill globoa ere ospatu zuen. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Kildek bi domina irabazi zituen, Super Gko brontzea eta sorpresa izandako zilarrezko bat konbinatu alpetarrean. Halaber, jaitsieran bosgarren egin zuen.

Munduko Kopako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldiko tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia
Diziplina
2016 Super G
2020 Orokorra
2022 Jaitsiera
Super G

Denboraldiko sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia
Adina Orokorra  Eslaloma  Eslalom
Erraldoia
Super G Jaitsiera Konbinatua Paraleloa
2014 21 80. 29. 55. 39. N/A
2015 22 75. 26. 48.
2016 23 7. 36. 1. 12. 16.
2017 24 7. 36. 29. 3. 13. 3.
2018 25 15. 19. 12. 14. 15.
2019 26 8. 30. 5. 4. 26.
2020 27 1. 8. 3. 4. 2. 13.
  2021 ^ 28 11. 17. 5. 8. 14
2022 29 2. 35 1. 1.
Sailkapena 2022ko martxoaren 6ra arte
↑2021eko urtarrilaren erdialdean lesionatu zen, denboraldi osorako baja

Lasterketen podiumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 13 garaipen - (6 DH, 7 SG)
  • 29 podium - (10 DH, 16 SG, 3 AC)
Denboraldia
Data Lekua Diziplina Sailkapena
2016 2015-12-18 Italia Val Gardena, Italia Super G 3.
2016-01-30 Alemania Garmisch-Partenkirchen, Alemania Jaitsiera 1.
2016-02-27 Austria Hinterstoder, Austria Super G 1.
2016-03-17  Suitza  St. Moritz, Suitza Super G 2.
2017 2016-12-16 Italia Val Gardena, Italia Super G 2.
2016-12-29 Italia Santa Caterina, Italia Konbinatua 3.
2017-03-16 Ameriketako Estatu Batuak Aspen, AEB Super G 3.
2019 2018-12-01 Ameriketako Estatu Batuak Beaver Creek, AEB Super G 3.
2018-12-15 Italia Val Gardena, Italia Jaitsiera 1.
2018-12-29 Italia Bormio, Italia Super G 3.
2019-01-19 Suitza Wengen, Suitza Jaitsiera 3.
2020 2019-12-06 Ameriketako Estatu Batuak Beaver Creek, AEB Super G 2.
2019-12-29 Italia Bormio, Italia Konbinatua 2.
2020-01-24 Austria Kitzbühel, Austria Super G 2.
2020-01-30 Alemania Garmisch-Partenkirchen, Alemania Jaitsiera 2.
2020-02-14 Austria Saalbach-Hinterglemm, Austria Super G 1.
2020-03-01 Austria Hinterstoder, Austria Konbinatua 3.
2020-03-07 Norvegia Kvitfjell, Norvegia Jaitsiera 2.
2021 2020-12-18 Italia Val Gardena, Italia Super G 1.
2020-12-19 Jaitsiera 1.
2022 2021-12-03 Ameriketako Estatu Batuak Beaver Creek, AEB Super G 1.
2021-12-04 Jaitsiera 1.
2021-12-17 Italia Val Gardena, Italia Super G 1.
2021-12-29 Italia Bormio, Italia Super G 1.
13 Jan 2022 Suitza Wengen, Suitza Super G 2.
2022-01-14 Jaitsiera 1.
2022-01-21 Austria Kitzbühel, Austria Jaitsiera 1.
2022-03-05 Norvegia Kvitfjell, Norvegia Jaitsiera 2.
2022-03-06 Super G 1.

Munduko Txapelketako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea
Adina Eslaloma Eslalom
Erraldoia
Super G Jaitsiera Konbinatua
2015 22 19. 26. 8.
2017 24 DNF1 4. 6. 4.
2019 26 24. 8. 22.
2021 28 Lesionatuta, ez zen lehiatu

Olinpiar emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea
Adina Eslaloma Eslalom
Erraldoia
Super G Jaitsiera Konbinatua
2014 21 13. DNF DNF2
2018 25 13. 15. 21.
2022 29 3. 5. 2.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bigarren izena amaren ezkongabeko izenetik eratorria bada ere, ez du Kjetil André Aamodt Norvegiako alpetar lasterketakidearekin zer ikustekorik[7].

Kilde Mikaela Shiffrin-ekin (Estatu Batuetako eskiatzaile alpetarra eta Munduko Kopako irabazlea) harremana du 2021eko hasieratik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]