Nazioarteko Olinpiar Batzordea

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nazioarteko Olinpiar Batzordea
Comité International Olympique
International Olympic Committee
Olympic Rings.svg
Egoitza Lausana/Lausanne (Suitza)
Kideak 205 estatu
Presidentea Jacques Rogge
Sorrera Erakundearen webgunea

Nazioarteko Olinpiar Batzordea (Ingeleraz International Olympic Committee, Frantsesez Comité International Olympique), Lausana/Lausanne (Suitzan) egoitza duen batzorde olinpikoa da. Honen helburua, Olinpiar Jokoak berpiztea izan zen 1894. urtean. Pierre de Coubertinek sortu zuen Parisen.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak, Udako eta Neguko Olinpiar Jokoak antolatzen ditu, lau urtez behin. Lehen Udako Olinpiar Jokoak, Atenasen antolatu ziren 1896an eta Neguko lehen Olinpiar Jokoak Chamonixen egin ziren 1924an.

Batzorde honek bere sorreratik, Olinpiar Jokoei buruzko eztabaidarako hainbat bilera antolatzen dituzte, halaber, ondorengo Olinpiar Jokoen egoitzak hautatzeko.

[aldatu] Presidenteak

1894. urtetik Nazioarteko Olinpiar Batzordeak 8 presidente izan ditu:

Zbk. Izena Estatua Aldia
1 Demetrius Vikelas Flag of Greece (1828-1978).svg Grezia 18941896
2 Pierre de Coubertin FrantziaFrantzia 18961925
3 Henri de Baillet-Latour BelgikaBelgika 19251942
4 Johannes Sigfrid Edström SuediaSuedia 19421952
5 Avery Brundage Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 19521972
6 Lord Killanin Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika 19721980
7 Juan Antonio Samaranch EspainiaEspainia 19802001
8 Jacques Rogge BelgikaBelgika 2001