Alphonse Beau de Rochas
Wikipedia(e)tik
Beau de Rochasen irudia. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Alphonse Eugène Beau de Rochas | |
| Jaio | 1815eko apirilaren 15a | |
| Hil | 1893ko martxoaren 27a | |
Alphonse Eugène Beau de Rochas (Digne-les-Bains, 1815eko apirilaren 15a - Vincennes, 1893ko martxoaren 27a) lau denborako motorra asmatu zuen frantziar ingeniaria izan zen. Gai horri buruzko emaitzak 1861an argitaratu zituen; handik urtebetera, Christian Reithmannek asmakuntza horren patentea lortu zuen; eta hamasei urte geroago, Nikolaus Otto aleman ingeniariak ere patentea lortu eta lau denborako lehendabiziko motorra gauzatu ahal izan zuen.