Amaia Barrena García
Amaia Barrena García | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Basauri, |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Amaia Barrena García (Basauri, Bizkaia, ) idazlea da, poeta.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amaia Barrena Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Idazle[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haurtzarotik idazketaren zale amorratua, nazioko eta nazioarteko 23 sari baino gehiago irabazi ditu, horietako lehena Basaurin, 18 urte besterik ez zituenean Gerra Zibileko poema bati esker. Gainera, poesia tailerrak ematen ditu.
Txiki-txikitatik idatzi du. Irakurtzen jakin aurretik ere idazten omen zuen. Bere ipuinak egiten zituen jolastuz. Koadernoak sorginen istorioekin, poema txikiekin, gutunekin.
Amaiarentzat poesi Ispilu bat da, identitate bat, lagun ikusezin hobe bat, hizkuntza bat, bizimodu bat, begiratzeko, adierazteko, ulertzeko modu bat. Bere garaipen eta poz handi guztiak eman dizkio.
Kudeatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Imaginautak Kultur Elkartea kudeatzen du, «sormenezko zerbait egiten duen pertsona ororentzat diziplina anitzeko topagunea».Gustuko zerbait izanez gero eta partekatzeko gogoa, elkartea tribu bat da elkar ezagutzeko, bermatzeko eta barre egiteko. Ekitaldiak egiten dituzte Bilborocken, Nai Luan eta La Perreran. Ideia da norbera bezala sentitzen diren pertsonak aurkitzea, arteari lekua ematea eta kultura dagokion tokira, auzora, kalera, hurbiltzea.[1]
Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Para ahorrar laberintos (Las causas perdidas), (2017).
- Un melón en la maleta (Las causas perdidas), (2018)
- Mi olor antes del perfume.
- Pétalos impares, (2020).
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatuko eta nazioarteko 23 literatur sari irabazi ditu. Lehena Basaurin. Beste zenbait:
- "En Amor a Dos" gutunLehiaketa irabazi zuen bi aldiak, Arucasen (Kanaria Handia).
- 2014an Mijas XIX Certamen Cartas de Amor Villa de Mijas lehiaketan 1. saria “El Horario de lo insano” gutunarekin.
- 2018an Un amor entre cigüeñas. 23 edición del Certamen de Cartas de Amor que organiza la casa de cultura de Cruces.
- 2021eko Pontevedrako Díselo a quien maltrata «Esaiozu tratu txarrak ematen dituenari» Gutun Lehiaketa.[2]
- 2023an Barakaldoko udalak antolatzen duen Cartas de Amor-Bihotzaren hitzak. 1. saria.[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Amaia Barrena, poeta» EITB 2021-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
- ↑ Andrés, Silvia. (2023-03-27). «Amaia Barrena: “Escribir fue y es la manera que he encontrado de hablarme, entenderme y defenderme”» Bidebieta (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ «Ayuntamiento de Barakaldo - 20230130-Los premios del certamen de "Cartas de Amor- Bihotzaren Hitzak" se quedan este año en Euskadi - Más Información» www.barakaldo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).