Amets ameslari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amets ameslari (amaren barruko laguna)
Datuak
Argitaratze-data2013, lehen edizioa
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaAmets ameslari
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak96 (lehen edizioa)
ISBN978-8494051197

Amets ameslari (Amaren barruko laguna) Fernando Morillo idazle azpeitiarraren liburua da. 2013an argitaratu zen, Gaumin argitaletxearen eskutik. Liburuak 2016ko Juul sarietako bat irabazi zuen, Lodosan.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amets izeneko gaztea nahasita dago. Etxean giro gaiztoa antzematen du, eta uste du gurasoak dibortziatzear daudela. Berehala jakingo du, ordea, ama gaixo dagoela, minbizia duela, eta horixe zela ulertu ezin zuen nahasmenaren arrazoia. Apurka, lagunen eta aitaren laguntzaz, Ametsek amari laguntzeari ekingo dio, minbiziaren kontrako borrokan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.