Eleberri

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Franz Kafkaren Metamorfosiaren lehenengo argitalpeanaren azala.

Eleberria edo nobela prosan egindako narrazio luzea da, jeneralean fikziozko gertaerak kontatzen dituena. Dena den, zaila da mota guztietako generoak eta formak batzen dituen definizioa eratzea.

XVIII. mendera arte, nobela amodiozko eta intrigazko narrazio motza izaten zen, erromantze epiko luzearen oposizioan. Baina mende horretan, erromantzearen ezaugarriak hartzen joan zen, literaturako genero nagusia bihurtu arte.

[aldatu] Generoak

XIX. mendetik aurrera, eleberriko hainbat genero garatu dira. Kritikoek gutxiesten badituzte ere, irakurle arrunten artean arraska handia lortu dute, gehienetan adituek goraipatutako eleberriek baino arrakasta handiagoa. Azken urteotan, generoko nobela hoberenak "literatura ontzat" jo izan dituzte.

Zenbait genero mota:

[aldatu] Zenbait eleberri garrantzitsu

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Eleberri ezagunen zerrenda

XI. mendean idatzitako "Genji Monogatari" lehehengo eleberritzat hartzen den japonierazko liburu hartatik, ehundaka dira literaturaren historian garrantzitsuak izan diren lanak, euren artean "Dekameroi", "On Kixote", "Robinson Crusoe", "Gulliverren bidaiak", "Frankenstein", "Madame Bovary", "Gerra eta Bakea", "Denbora galduaren bila", "Ulises", "1984" edo "Bakardadeko ehun urte".

[aldatu] Ikus, gainera