Ampuero jauregia

Koordenatuak: 43°20′22″N 3°00′38″W / 43.339362°N 3.010567°W / 43.339362; -3.010567
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ampuero jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′22″N 3°00′38″W / 43.339362°N 3.010567°W / 43.339362; -3.010567
Map
Arkitektura
ArkitektoaManuel María Smith
Ondarea
EJren ondarea85

Ampuero Jauregia Getxo udalerriko Neguri auzoko Atxekolandetako 9. zenbakian dago. Manuel María Smith arkitektoak egin zuen 1928. urtean, José Joaquín Ampuero del Río eta Casilda Gandarias Durañona senar-emazteentzat.[1] Senarra enpresa buru ezaguna eta politikari tradizionalista zen, eta emaztea Juan Tomás Gandarias industrialaren, meatzariaren eta politikariaren arreba.

Kokapen topografiko paregabea du, eustormarantz aurreratzen baita. Horri esker, ongi ikusten da. Gerra Zibilaren aurretik, Arriluzeko erlaitzean eraikitako azken jauregia da.[2]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde guztiak agerian dituen eraikina da, "L" formako oina du eta hainbat altueratan egokituriko gorputzez osatua da. Teilatua isuri askotakoa da eta teilategal zabalak tailaturiko harburuetan etzaten dira. Teilatuetatik gora bi dorre asimetriko altxatzen dira, eta dorreen goiko partean uhin-formako gailurreria ikusten da. Altxaeran, erdisotoa, behe-oina eta beste bi altuera dauzka, inposta-lerro bik bereiziak, eta baoak ausaz irekitzen direla ematen du. Baoak oso aberatsak dira formetan: erdi-puntuko arkuak, arku konopialak, lobulatuak eta bikiak, eta bao dinteldunak, etzanak eta angeludunak. Hormak silarriz eginak dira, eta silarriak ere erabiltzen dira eskantzuetan, katea eta orejeta itxurako baoen inguruetan, hurrenez hurren. Itsasoari begira dagoen fatxadak dorre bat du ezker angeluan, eta erdisotoan arkuteria beheratuko galeria bat zabaltzen da. Horren gainean, behe-oinean, leihate eskartzanuez inguraturiko terraza handi bat dago, eta lehenengo solairuan harrizko oriel-window bat zabaltzen da. Atxekolandetari begira dagoen fatxadak beste dorre bat du, eta dorrearen behe-oinean dago sarrera nagusia, hiru arku, erdikoa molduratua, dauzkan ataripe poligonalaren pean, eta haren gainean, harrizko balkoi burdinsaredun bat eta mailakaturiko alfiza duen ate bat ikus daitezke. Horma batez inguraturik dagoen balio handiko lorategia du inguruan, eta horma horren aurrean Arriluzeko eustormaren atala dago.[2]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]