Getxo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Getxo

 Bizkaia
Getxo
Getxoko Ereaga hondartzako ikuspegia.
bandera

armarria

Izen ofiziala Getxo
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Uribe Kosta
Alkatea Imanol Landa Jauregi (EAJ)
Herritarra getxoztar, getxotar
Koordenatuak 43°21′N 3°0′W / 43.35°N 3°W / 43.35; -3Koordenatuak: 43°21′N 3°0′W / 43.35°N 3°W / 43.35; -3

Bizkaia municipalities Getxo.PNG

Eremua 12 km2
Garaiera - m
Distantzia 15,6 km Bilbora
Posta kodea 48991 - 48992 - 48993
Biztanleria 80.089 bizt (2011)
Dentsitatea 6.674,08 bizt/km²
http://www.getxo.net/

Getxo Bizkaiko udalerria da, Bilboaldea eta Uribe Kostan kokaturik dagoena. 2006. urtean 83.000 biztanle inguru zituen; 81.260, 2008.urtean. Beraz, Euskal Herriko seigarren hiririk handiena da.

Ibaizabaleko itsasadarraren eskuineko aldean kokatuta dago, Bilbotik 15 kmra.

Bertan dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua eta Portugaleterekin lotura egiten duena.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Getxoko Neguri auzoa.

[aldatu] Auzoak

Getxok hainbat auzo ditu:

[aldatu] Udalerri mugakideak

Getxok honako muga hauek ditu:

[aldatu] Ingurune naturala

[aldatu] Hondartzak

Getxok hainbat hondartza ditu: Areeta auzoan Areetako hondartza; Algortan, Ereaga eta Arrigunaga; eta Sopela aldean, Azkorri eta Barinatxe, azkeneko bi hauetan nudismoa egitea dago. Barinatxe hondartzan Getxo eta Sopela artean banatuta dago.

Algortako Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat barkuak uzteko erabili ohi zena.

[aldatu] Ibaiak

Getxok ibai bakarra du, udalerri osoa zeharkatzen duena: Gobela ibaia. Honen bokalea Leioan dago kokatuta, Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak.Horren aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidez Bolue eta Fadura.

Ibaizabal ibaiaren azkeneko zatia Portugalete eta Getxo artean egiten da, itsasoratu aurretik.

[aldatu] Bestelakoak

Getxo iparraldean Galea lurmuturra dago. Bertan dago kokaturik Printzearen gaztelua.

[aldatu] Historia

Getxoren inguruko lehenengo erreferentziak XVI. mendean agertu ziren. Bertan Fortun Sanchez de Getxo eta Otxoa Ortiz de Getxo aipatzen dira. Elizate gehienetan bezala, garai hartan, eliza eta dorretxeen inguruan biltzen ziren hainbat baserri ziren herriak.

Andra Marin ikus daitezke garai horretako txapitel erromaniko batzuk. Horien ikerketak XII. mendera eramaten gaitu, lehenengo monasterio edo tenpluaren peskizan. Gaur egungo eliza XVIII. mendean eraikia izan zen. Mende horretan jada Getxok bere leloa hartua zuen: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan.

XVIII. mendearen inguruan Portu Zaharra ere sortzen da. Horren hedaduraz, Algorta herria sortu zen. XIX. mendean, berriz, Espainiak eliza eta herri-lurren desamortizazioa gauzatu zuen eta ondorioz, lur komunal hareatsuak saldu ziren eta Areeta sortu zen.

Mendearen bukaeran, Txurrukak Gobela ibaia desbideratu zuen, eta hala, Neguritik igarotzeari utzi zion. Trenbidea iristearekin bat,Areetaren ondoan, baina trenbideak bereizita, Itzubaltzeta (Erromo) sortu zen.

[aldatu] Armarria

Getxoko armarrian, arbolaren aurrean otsoa ikusten da eta goian, arbolatik eskegita bezala, bi tupina. Badago euskaraz idatzitako lelo bat ere, gaurko grafiaz: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan. Leloak kalte egin duenari abisu egiten dio. Kalte egin duenak atzera begira bizi beharko du, getxoztarrak bere atzetik joango direlako.


[aldatu] Demografia

2001ean Getxok 82.732 biztanle zituen. Horietatik 39.326 gizonak (%47,53) ziren eta 43.406 emakumeak (%52,47).

Biztanleria aztertzen badugu haren adinaren eta sexuaren arabera, populazio zaharra dela ikusiko dugu, 79 urtetik gorako emakumeak ia 3.000 dira.
Eboluzio demografikoa
Urtea 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001
Biztanleak 5.442 7.359 11.399 16.859 17.795 19.309 22.951 39.153 67.321 79.954 82.732
Getxodemografia2.gif


[aldatu] Banaketa administratiboa

Getxoko 2001eko Plan Orokorraren egitura organikoa eta erabilera globalak. Bizitegi-eremuen koloreak dentsitatearen arabera ilunduta daude kolore horitik -dentsitate baxua- kolore marroira -dentsitate altua-. Berde ilunez, ekipamendu handiak.

Udalerria, hiru barrutitan dago banaturik, Elexaldek barruti propioa osatzen du, Areeta eta Itzubaltzeta auzoek beste bat eta udalerriko beste auzo guztiak Algortako barrutian daude kokaturik, azken hau izanik populatuena. Hau da barrutiko dagoen biztanle kopurua:

Biztanleria barrutika (2001)
Auzoa Biztanleria Gizonezkoak Emakumezkoak
Elexalde 14.519 7.057 7.462
Areeta 28.414 13.362 15.052
Algorta 39.799 18.907 20.892


[aldatu] Ondarea

[aldatu] Politika

Sakontzeko, irakurri: Hauteskundeak Getxon eta Getxoko alkateen zerrenda

[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak

Zerrendarik bozkatuena EAJrena izan zen eta berau bihurtu zen udal-gobernuko alderdi bakarra, gainontzeko alderdiek haren hautagaia aurkeztuta hari eman zioten eta botoa.[3] Imanol Landa hautatu zuten berriro alkate.

Hauek izan ziren alderdi nagusiek hauteskundeetan lorturiko emaitzak:

Getxoko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[4]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
10
14.182 (%33,70)
Alderdi Popularra (PP)
9
12.978 (%30,83)
Bildu
4
7.048 (%16,75)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)
2
4.170 (%9,91)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
1.067 (%2,54)
Aralar
-
863 (%2,05)
Beste batzuk
-
1.781 (%4,23)

Abstentzioa %32,28koa izan zen, 423 bozka baliogabe izan ziren (%0,97) eta 987 zuri (%2,29).

[aldatu] Garraiobideak

Getxora heltzeko hainbat garraiobide daude.

[aldatu] Autobusa

Bizkaibusek kudeaturiko autobus-linea hauek igarotzen dira udalerritik:

[aldatu] Metroa

Bilboko Metroak hainbat geltoki ditu Getxon:

  • Areeta
  • Gobela
  • Neguri
  • Aiboa
  • Algorta
  • Bidezabal

[aldatu] Errepideak

BI 637 errepideak, Uribe kostako igarobideak (Leioa eta Sopela lotzen dituena), udalerria gurutzatzen du Neguri, Algorta eta Andra Mari auzunetatik igarota.

[aldatu] Itsasontziak

Itsasontziz heldu daiteke 2006tik Getxora. Pride of Bilbao ferryak orain bertan du geltokia.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntza

Oraindik Elexalde auzoan hitz egiten den euskararen Mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera [5] udalerriko biztanleriaren %48,56 erdaldun elebakarra da, euskaldunak, berriz, %19,9 dira. Gainontzeko %31,5a elebidun hartzaileek osatzen dute.

Iturri beraren arabera [6] euskaldunen ehunekoa igoz joan da, 1981etik 2001era bikoiztu egin da euskaldunen ehunekoa (%9tik %19,9ra). Dena dela, ezagutza hori ez da erabileran islatzen, biztanleen %4,83k bakarrik erabiltzen baitu egunerokoan. Hala ere, erabiltzaileen kopurua ere igoz joan dela ikusi da, nahiz eta erabileraren hazkundea ezagutzarena baino askoz apalagoa izan (1989ko %3,40tik 1997ko %4,68ra).

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Jaialdiak eta jardunaldiak

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[aldatu] Monumentuak

Areetako Mesedeetako Andra Maria

[aldatu] Herri senidetuak

[aldatu] Getxoztar ezagunak

[aldatu] Galeria

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Getxo
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak