Amstrad CPC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amstrad CPC
Amstrad CPC464.jpg
Amstrad CPC jatorrizko modeloa.
Mota Ordenagailu Pertsonala
Merkaturatua 1984
Deskatalogatua 1990
Prozesadorea Zilog Z80A @ 4 MHz
Memoria 64tik 576 KBra (KiB)
Sistema operatiboa Locomotive BASIC 1.0, 1.1 eta CP/M

Amstrad CPC 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkadaren hasieran Amstrad etxeak ekoiztutako 8 bitetako ordenagailu pertsonala izan zen. CPC hizkiek ("Color Personal Computer") koloredun ordenagailu pertsonala zela iragartzen zuten, halera fosforo koloreko patantaila zuen CPCa (GT65/66) nahiz koloredun pantaila estandarra (CTM640) ere erosteko aukera eskaintzen zen.

Lehenbiziko makina zen CPC 464 modeloa 1984ean aurkeztu zen. Commodore 64 eta Sinclair ZX Spectrum ordenagailuen lehiakide zuzena izateko diseinatua izan zen. CPC sailak arrakasta handia izan zuen, makina hau merkatuan egon zen denboraldi osoan 3 milioi ordenagailutik gora saldu zirelarik.

Kanpokaldetik ikusita Amstrad makinaren ezaugarri nagusia izkina zorrotz eta itxura laukizuzeneko bere kontsola (teklatua) beltz matea zen (bertan kasete zinta (CPC 464) edo diskete-unitatea (CPC 664 eta CPC 6128) sarturik zihoalarik, tekla bereziak koloreztatuak zituen eta bere energi iturri bakarra ordenagailuaren pantailara zihoana zen. Aukerako telebista pantailarako bihurgailua erabiltzeko aukera ere bazegoen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amstrad CPC Aldatu lotura Wikidatan