Amstrad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Amstrad aparatu elektronikoak egiten dituen fabrikatzaile bat da, bere oinarri-basea Brentwooden, (Essex, Ingalaterra) duena. Hau 1968. urtean sortu zen Alan Michael Sugar enpresaburu famatuaren eskutik Erresuma Batuan. Ordenagailu fabrikatzaile honen izena Alan Michael Sugar Trading-en laburtzapen bat da.Londresko burtsan 1980. urtean sartu zen. Eta 80ko hamarkadaren bukaerarako, Amstradek[1] dagoeneko Europa osoko ordenagailu merkatuaren %25a kontrolatzen zuen. 2006. urtetik aurrera Amstraden ekoizpen nagusia elkarreginezko hartzaileak izan dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amstrad 1968. urtean sortu zen gaur egungo presidentearen eskutik, Alan Sugar hain zuzen ere. Honela, kontsumo-merkatuan sartzea lortu zuen, 70.hamarkadan Hi-Fi eta kasete merkeen segmentuan liderra izanik. Prezio baxu hauek platinazko karkasak plastikoarekin ekoitziz lortzen ziren, eta horrela, konpetentziak baino lan-kostu txikiagoak zituzten (hau hutsa sortzen zuten prozesuak jarraituz lortzen zela esan beharra dago). Bestalde, Amstrad soinuzko anplifikadore eta sintonizatzaileen merkatura hedatu izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amstrad Aldatu lotura Wikidatan