An American Werewolf in London

Wikipedia, Entziklopedia askea

An American Werewolf in London (euskaraz Amerikar Otsogizon Bat Londresen) 1981eko John Landis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko komedia film bat da. David Naughton, Jenny Agutter, Griffin Dunne eta John Woodvine aktoreek antzeztu zuten.

1981eko Makillaje onenaren Oscar Saria (Rick Baker) irabazi zuen.

Denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu zen, gainera, 1997an An American Werewolf in Paris (Amerikar Otsogizon Bat Parisen) jarraipena izan zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

David Kessler eta Jack Goodman (David Naughton eta Jenny Agutter) bere motxilak bizkarrean harturik Europan barna hiru hilabeteko bidaia burutzea erabaki duten bi estatubatuar gazte dira. Ingalaterrako landa eremu bakarti batetik igarotzean, bertakoek aholku beldurgarriak eman dizkiete: "ez zaitezte bidetik baztertu, ezta mortuetara hurbildu ere", "kontuz ilargiarekin". Bi gazteak bideari berrekin eta iluntasunean barneratzen direnean, mortuetatik datorren ohiu izugarri bat entzungo dute, baina ez dira jabetuko kondairazko izaki odolzale batek jarraitzen dituela, haren biktimak Lurrean behin betiko harat-honata ibiltzera zigortuak diren bizidun hildakoak bilakatzen dira; aldiz, haren erasotik bizirik ateratzen direnek beste patu ezberdin bat izan ohi dute...

Aktoreak

Kanpo loturak