Andrew Crommelin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
ACDCrommelin-early.jpg

Andrew Claude de la Cherois Crommelin (Cherois, Frantzia, 1865eko otsailak 6-1939ko irailak 9) Greenwicheko Errege Behatokian lan egin zuen eta eguzki eklipseak ikusteko zenbait espedizio egin zituen astronomo frantziar bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crommelin 1865eko otsailak 6an jaio zen Cherois herrian, Frantziako Xanpaina-Ardena eskualdean. Ingalaterran Marlborough Collegean eta Cambridgeko Trinity Collegen ikasi zuen.

Crommelin kometetan aditua zen eta Forbes 1928 III, Coggia Winecke 1873 VI, eta Pons 1818 II kometen orbitei buruzko 1929ko bere kalkuluek, aipaturiko guztiak aldikako kometa bera zirela adierazi zuten. Kometa honek, orduan, Pons-Coggia-Winnecke-Forbes Kometa" izena jaso zuen. 1948an kometa batek 27P/Crommelin izena jaso zuen astronomoaren omenez.

Maria Henrietta de la Cherois Crommelin idazlea bere lehengusina zen.

Eponimoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]