Anfetamina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anfetamina

Anfetamina eta bere familiako beste droga batzuk, hala nola metanfetamina, burmuinean norepinefrina, serotonina eta dopaminaren mailak igotzen dituzten drogak dira.

Anfetamina errumaniar kimikari Lazăr Edeleanuk sintetizatu zuen lehen aldiz Berlinen 1887an, eta fenilisopropilamina deitu zion. 1920an hasi zen erabiltzen medikuntzan, baina batez ere militarrentzat. Droga hartzearen helburua forma hobean egotea eta nekea arintzea zen. 1970. urtean erabiltzen hasi zen baita ere odol-presioa murrizteko.

Anfetaminaren eratorria den metanfetamina 1938an sortu zen, eta metilfenidatoa 1958an. Anfetamina oralki konsumitzen da eta 30 eta 60 minutu tartean egiten du eragin. 10 ordu pasa ondoren jatorrizko egoerara bueltatzen da, 6 eta 8 ordu bitartan egiten baitu efektu gehiena.

Droga hau, speed edo anfeta izenekin ere ezaguna da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anfetamina Aldatu lotura Wikidatan