Anfield

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anfield
Anfield-Haifa.JPG
Anfield futbol zelai ospetsuaren ikuspegia.
Datuak
Kokapena Anfield Road, Liverpool
Flag of England.svg Ingalaterra
Flag of the United Kingdom.svg Erresuma Batua
53°25′50.95″N 2°57′38.98″W / 53.4308194°N 2.9608278°W / 53.4308194; -2.9608278
Inaugurazioa 1884
Mota Belarra
Edukiera 45.276 ikusle
Neurriak 101 x 68
Jabea Liverpool Football Club
Etxeko taldea Liverpool FC


Anfield, Liverpool portu hirian kokatzen den futbol zelaia da, Ingalaterrako ipar-ekialdean dagoen Merseyside gune metropolitarrean kokatua dagoelarik. Ingalaterrako Premier Leaguean jokatzen duen Liverpool Football Club talde ezagunaren egoitza eta jokaleku da.

Anfield estadioa lau armailetan banatzen da: Spion Kop ("Egoera Etsia"), Main Stand ("Armaila Nagusia"), Centenary Stand ("100. Urteurrenaren Armaila") eta Anfield Road ("Anfield Bidea").

[aldatu] Historia

Anfield futbol zelaia 1884 urtean eraiki zen, Stanley Parkearen (Stanley Park) aldamenean, eta lehenbizikoz Everton FC taldearen jokalekua zen (Liverpool hiriko beste talde nagusia). Halere Everton F.C.-ek 1892an arazo ekonomikoak medio futbol zelaia utzi beharrean aurkitu zen. Egoera honela zegoela, zelaiaren nagusia zen John Houlding-ek bere klub edo futbol elkartea sortzea erabaki zuen, hau da, Liverpool F.C. taldea izango zena.

1906an, Liverpool F.C.-ko zaleek futbol zelaiko harmailetako bat Spion Kop ("Egoera Etsia") izenaz bataiatu zuten, Bigarren Boer Gerrateko gudetan hil ziren Lancashire Errejimenduko 300 gizonen oroimenez. Gizon haietako gehiengoa Liverpool-ekoa baitziren.


Shankly Gates ateak. "You´ll Never Walk Alone" lelo ezagunarekin ("Inoiz ez zara bakarrik oinez ibiliko")
Talde bisitari edo aurkariei eginiriko oharra: "This is Anfield" ("Hau Anfield da")

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Anfield

Koordenatuak: 53°25′50.95″N 2°57′38.98″W / 53.4308194°N 2.9608278°W / 53.4308194; -2.9608278

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak