Everton Football Club

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Everton Football Club
Ezizena(k) The Toffees, The Blues
Sorrera 1878
Futbol zelaia Goodison Park
(edukiera: 40.410 lagun)
Presidentea Ingalaterra Bill Kenwright
Entrenatzailea Katalunia Roberto Martínez
Liga Premier League
2013-14 Premier League, 5.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1891eko taldea.
Dixie Dean aurrelari mitikoa.
Premier Leagueko partida Cardiff Cityren aurka.

Everton Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Liverpool hirian egoitza eta zelaia (Goodison Park estadioa) dituena eta Liverpool FC taldearekin lehia tradizionala izan duena. Hainbat liga eta kopaz gain Europako Errekopa bat ere irabazi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liverpooleko Santo Domingoko eliza metodikoaren parte zen jendeak kirola urte osoan egin zezan sorturiko kluba da. 1878an sortu zenean Santo Domingo izena zuen arren hurrengo urtean Everton auzoaren izena ezarri zioten parrokiaz kanpoko jendeak ere parte har zezan.

1889an Ligaren fundatzailea izan zen eta berehala bihurtu zen txapelduna, 1891ean hain zuzen ere. Lehen Mundu Gerraren aurretik beste liga eta kopa bana eskuratu zituen.

20. eta 30. hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925 urtean Dixie Dean aurrelaria fitxatu zuen eta taldearen lehenengo urrezko aroa hasi zen. 1928an Liga irabazi zuen Dixie Deanek gol kopuruaren errekorra gainditu zuelarik, 60 gol 39 partidatan, oraindik gainditu ez den errekorra. Ingalaterrako Superkopa ere eskuratu zuen.

Barne istiluen erruz Everton bigarren mailara jeitsi zen 1930an. Bi urte behe mailan egin ondoren gogor itzuli zen maila gorenera eta 1932an berriz ere Liga berri bat eta Superkopa, eta 1933an Kopa irabazi zituen. 1939an bosgarren Liga lortu zuen. Garai honen amaiera Bigarren Mundu Gerrak markatu zuen.

60. hamarkada: Harry Catterick[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961ean Harry Catterick entrenatzailearen ardurapean bigarren bolada onari ekin zion. Bi liga, bi superkopa eta FA kopa bat irabazi zituen hamarkada honetan. Garai honetan bost urtez jarraian sailkatu zen Europako txapelketatarako, baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu.

80. hamarkada: Howard Kendall[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean Howard Kendall entrenatzailea hartu zuten. Honek hirugarren aro bikaina ekarri zion taldeari, 1985eko Europako Errekopak borobildu zuena. Evertonen izandako sei urteetan Kendallek bi Liga, FA Kopa bat eta lau superkopa ere lortu zituen.

Howrad Kendallek taldea 1987an utzi zuen Bilboko Athletic Klubera joateko.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Everton 1992an abiarazi zen Premier League txapelketa berriaren dundatzailea izan zen. Ordutik lorturiko garaipen bakarrak 1995ko Kopa eta ondoren Superkopa izan dira.

2002 urtean jeistear egon zen baina lehen mailan mantentzea lortu zuen. 2007-08 eta 2008-09ko UEFA Kopatan parte hartu du eta 2009an Kopako finalera iritsi zen. 2013ko Liga 6. postuan amaitu du.


Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 23[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Everton Football Club Aldatu lotura Wikidatan


Flag of England.svg
Premier League 2014-15
Flag of Wales.svg

Arsenal | Aston Villa | Burnley | Bolton Wanderers | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Hull City | Leicester City | Liverpool | Manchester City | Manchester United | Newcastle United | Queens Park Rangers | Southampton | Stoke City | Sunderland | Swansea City | Tottenham Hotspur | West Bromwich Albion | West Ham United