Anna Cardús Flaqué

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Cardús Flaqué
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Cardús Flaqué
JaiotzaBartzelona1970eko uztailaren 19a (53 urte)
Herrialdea Katalunia
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi-epailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 

Anna Cardús Flaqué (Bartzelona, Katalunia, 1970eko uztailaren 19a) ACB ligako Espainiako saskibaloi-arbitro ohia da. eta Kataluniako Arbitro Batzordeko kidea. ACB Ligako bigarren emakume arbitroa izan zen, Pilar Landeira Guerreroren ondoren.[1][2][3][4]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an hasi zen arbitratzen Kataluniako Saskibaloi Arbitroaren Eskolan. 2002an iritsi zen ACB Ligara, eta 2003az geroztik nazioarteko partidak zuzendu zituen emakumezkoen Euroligan edo ULEB Kopan. 19 urtez azpikoen eta 20 urtez azpikoen munduko txapelketetan parte hartu zuen.[5]

2016-2017 denboraldiaren amaieran, ACBrekiko kontratua ez berritzea erabaki zuen, eta saskibaloiko elitean amaitu zuen bere ibilbidea. Elitean denboraldi gehien zuzendu dituen emakumea da, guztira 15.[6]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria Herrialdea Urtea[1]
Oinarrizko kategoriak Espainia 1986 - 1993
Lehen maila Espainia 1993-1995
Bigarren maila Espainia 1995 - 1998
EBA liga Espainia 1998 - 2000
LEB liga Espainia 2000 - 2002
ACB liga Espainia 2002 - 2017

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «ACB.COM» www.acb.com.
  2. Castilla, El Norte de. «Anna Cardús Flaqué, la única árbitro. nortecastilla.es» www.elnortedecastilla.es.
  3. (Gaztelaniaz) Infobae, Por Newsroom. (2024-01-07). «Yasmina Alcaraz y Esperanza Mendoza hacen historia en el Surne Bilbao-BAXI Manresa» infobae (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. (Gaztelaniaz) Martín, Alejandro. (2021-04-20). «“Además de juez, tengo que ser un poco actriz”. Por qué hay tan pocas árbitras en deportes masculinos» El País (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  5. «Anna Cardús Flaqué | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat.
  6. «ACB.COM - Anna Cardús, Miguel Ángel Pérez Niz y Juan José Martínez no renuevan» www.acb.com.