Katalunia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Espainiako autonomia erkidegoari buruzkoa da, nazioari buruzko artikulua ikusteko: Katalan Herriak


Kataluniako Autonomia Erkidegoa
Comunidad Autónoma de Cataluña
Comunitat Autònoma de Catalunya
Comunautat Autonoma de Catalonha

Autonomia Erkidegoa
Kataluniakoo bandera Kataluniakoo armarria
Hiriburua Bartzelona
Probintziak Bartzelona
Girona
Lleida
Tarragona
Herritarra kataluniar, katalan
Localització de la CA de Catalunya.png
Eremua
- Espainiaren
32.114 km²
% 6,3
Biztanleria
- Espainiaren
Dentsitatea
7.134.697 (2006)
% 15,88
218,73 bizt/km²
ISO 3166-2 ES-CT
Estatutua 2006ko uztailaren 20an
Presidentea José Montilla (PSC-PSOE)
Hizkuntza ofiziala(k) gaztelania, katalana eta
aranera
Espainiako Gorteak
- Kongresuan
- Senatuan

47 eserleku
23 eserleku
www.gencat.cat

Kataluniako Autonomia Erkidegoa (katalanez Comunitat Autònoma de Catalunya, gaztelaniaz Comunidad Autónoma de Cataluña eta araneraz Comunautat Autonoma de Catalonha) Espainiako autonomia erkidego bat da. Kataluniako lurralde historikoaren zati da. Bere Autonomia Estatutuaren arabera "nazio" bat da.

Kataluniako Autonomia Erkidegoak, 32.000km² inguruko azalera du, non bizi diren ia 7 milioi pertsona. Iparraldean Frantzia eta Andorrako Printzerria, mendebaldean Aragoi, hegoaldean Valentziako Erkidegoa eta ekialdean Mediterranear itsasoa mugakide ditu.

Administratiboki Espainiako Autonomia Erkidegoetako bat bada ere, hizkuntzaren aldetik (katalana) beste lurralde batzuekin harreman lunguistikoak ditu, Katalan Herriak (Països Catalans) osatuz: Andorra, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, administratiboki Frantziako lurraldea den Ipar Katalunia, Aragoiko ekialdeko eremu bat (Sartaldeko Zerrenda edo Franja de Ponent) eta Murtziako El Carxe eskualdea.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Kataluniako historia

Katalunia den gaur egungo lurraldea eta Ipar Katalunia delakoa banandu zituzten 1659an, Piriniotako Hitzarmenaren bidez.

Historia garaikidea, berriz, 1716. urteak markatzen du, lurraldeak ordurarteko autonomia galdu zuenean "Decrets de Nova Planta" dekretuen bidez.

XX. mendean, Kataluniak autonomia berreskerutau zuen garai labur batez, Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, Frankismoak bertan behera laga zuena. Azkenik, 1979an Autonomia Estatutua ezarri eta 2006an berriztatu zuten. Mende horretan ere 1992 urte gakoa izan zen, Bartzelona hiriak Olinpiar Jokoak antolatu baitzituen.

XV. mendeko miniatura Kataluniako Gorteak irudikatuz.

[aldatu] Hizkuntzak

Hizkuntza ofizialak katalana, gaztelania eta aranera dira.

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Probintziak

[aldatu] Eskualdeak

Kataluniako gaur egungo eskualdeak.
Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Kataluniako eskualdeak

Katalunia 41 eskualdetan banatuta dago gaur egun. Historikoki, 1936an hasi zen indarrean banaketa administratibo hau, Francisco Francok etenda hiru urte geroago gelditu bazen ere. Atzera 1987tik indarrean dago.

Eskualderik populatuenak hauek dira:

[aldatu] Hiri nagusiak

Bartzelonako Sagrada Familia katedrala.
  1. Barcelona (Barcelones): 1.582.738 biztanle 2006an.
  2. L'Hospitalet de Llobregat (Barcelonès): 246.415.
  3. Badalona (Barcelonès): 214.440.
  4. Sabadell (Vallès Occidental): 191.057.
  5. Terrassa (Vallès Occidental): 184.829.
  6. Tarragona (Tarragonès):131.158.
  7. Lleida (Segria): 124.709.
  8. Santa Coloma de Gramenet (Barcelonès): 116.012.
  9. Mataro (Maresme): 111.879.
  10. Girona (Gironès): 86.672.

[aldatu] Inguru naturala

[aldatu] Mendiak

Els Encantats mendia.

Lleida eta Gironako probintzien iparraldean Ekialdeko Pirinioetako hainbat tontor zabaltzen dira, Pica d'Estats (3.143 m) garaiena izanda.

Bestela, arrazoi orografikoak baino bestelakoak dela medio, Montserrat mendia azpimarratzekoa dugu.

[aldatu] Ibaiak

Herrialdeko ibairik luzeena Ter da, eta beste nabarmen batzuk Noguera Pallaresa, Noguera Ribagorçana, Segre eta Llobregat ditugu. Halaber Ebro ibaia Tarragonako probintziaren hegoaldean itsasoratzen da.

[aldatu] Kostaldea

Kostalde kataluniarra Creuseko lurmuturretik Ebroren Delta ingurura hedatzen da, Mediterraneo itsasoaren ertzean dagoena.

Iparraldetik hegoaldera, berriz, zati hauetan banatuta dago: Costa Vermella (Ipar Katalunia), Costa Brava, Costa del Maresme, Costa del Garraf eta Costa Daurada, garrantzitsuena bigarrena izanda.

[aldatu] Politika

Kataluniako Generalitatea da lau probintzietako autonomia-gobernua.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Kultura

[aldatu] Literatura

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Katalunierazko literatura

Katalunierazko idazle kataluniarren artean azpimarragarraiak dira, besteak beste, Salvador Espriu, Terenci Moix eta Quim Monzo.

[aldatu] Musika

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Kataluniako musika eta Katalunierazko musika

Alde batetik, nabarmentzekoak dira Isaac Albeniz eta Enric Granados musikagileak eta Montserrat Caballe eta Josep Carreras opera abeslariak musika klasikoaren arloan.

Beste aldetik, musika garaikidean, aipatzekoak dira Joan Manuel Serrat, Lluis Llach, Marina Rossell, "Kiko Veneno", Manolo Garcia, Quimi Portet eta "Loquillo". Taldeen artean, Sopa de Cabra, Els Pets eta El Ultimo de la Fila ditugu.

Azkenik, pianojole famatuak dira Alicia de Larrocha eta Tete Montoliu.

[aldatu] Beste batzuk

[aldatu] Kirolak

Nou Camp estadioa.

[aldatu] Euskal Diaspora

[aldatu] Kanpo loturak