Annie Hall

Wikipedia, Entziklopedia askea

Annie Hall Woody Allenek zuzendutako 1977ko filma da, film onenaren Oscar saria irabazi zuena. Allenen film entzutetsuenetakoa da, bere lana seriotasun maila berrira eraman zuelako. Halaber, bere zinema estiloren ezaugarriak bideratzen hasi ziren: errealistikoki idatzitako hizketaldiak, gehienetan moztu gabe filmatuta, edo barregurari eta atsekabeari adinako garrantzia ematea.

Esamesen arabera, istorioa benetazko bizitzan bikote izan ziren Allen eta Keatonen bikote harremanaren hausturan oinarritua omen dago.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Alvy Singer (Woody Allen) newyorkar komediante neurotikoa eta bera bezain neurotikoa den Annie Hall (Diane Keaton) neskalagunaren bikote bizitza azaltzen da. Euren lehenbiziko topaketatik hasiz, urteen poderioz bikotearen harreman afektiboaren bilakaera agertzen da, 1970eko hamarkadako bikoteen maitasun harremanen ispilu gisa.

Aktoreak

Kanpo loturak