Whatever Works

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Whatever Works
Datuak
Jatorrizko izenburua Whatever Works
Izenburua euskaraz Baldin badabil
Urtea 2009
Estreinaldia 2009ko ekainaren 19a
Generoa Komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
Iraupena 92 min.
Aurrekontua 15.000.000$ inguru
Banatzailea Sony Pictures Classics
Zuzendaria
Woody allen
Ekoizleak
Letty Aronson
Stephen Tenenbaum
Gidoilariak
Woody Allen
Aktoreak
Evan Rachel Wood
Henry Cavill
Larry David
Patricia Clarkson
Ed Begley Jr.
Michael McKean
Argazkilariak
Harris Savides
Webgunea
Whatever Works filmaren webgunea

Whatever Works (euskaraz Baldin badabil) Woody Allenek zuzendu eta idatzitako 2009ko filma da. Bere antzezle nagusiak Larry David, Evan Rachel Wood eta Patricia Clarkson dira. 2009ko apirilaren 22an Tribecako Zinemaldian estreinatu zen, Estatu Batuetan komerzialki berriz ekainaren 19an estreinatu zen[1].

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma honetan Larry David aktoreak Woody Allen zuzendariaren nolabaiteko alter egoa antzezten du. Bere pertsonaia Boris Yellnikoff da, umoretxarreko misantropoa, honek ustekabean hegoaldeko neska gazte bat ezagutu (Evan Rachel Woodek antzeztua) eta berarekin erabat bitxia izango den maitasun-harremana bati hasiera emango dio, nahiz eta neskaren gurasoek (Ed Begley eta Patricia Clarkson) harreman honi oztopo ugari jarri. Yellnikoffek izu-ikara krisiak jasan ohi ditu, bere burua jeinu buruargitzat du, mekanika kuantikoko Nobel Saria irabazteko puntu-puntuan egon zen. Bere buruaz kontzeptu ezin hobea du eta gainontzeko gizakiekiko iritzi erabat ezkorra.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970. hamarkadako gidoi batean oinarritua dago, antzele nagusia izango zen Zero Mostel aktorearen heriotza ondoren Allenek proiektua txokoratu eta zenbait hamarkadetan zehar aktore egokia topatzeko zain egon zen. Nahiz eta zuzendari eta gidoilariak pertsonaia nagusia beregan oinarritua ez dagoela esan ("Baina Boris sortu dudan pertsonaia da. Ez naiz berarekin zehazki identifikatzen, nere sentipenen muturreko gehiegikeria da"), bien arteko parekotasunak nahiko nabariak dira.

2004ko Melinda and Melinda filmaren ostean, Whatever Works estatubatuar lurrean filmatu duen lehenbiziko filma da, zehazki esateko bere jaiolekua den New York hirian[2]

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere estreinaldia 2009ko apirilaren 22an Tribecako zinemaldian izan zen, irikiera ekitaldiko filma izan zelarik, bere mundu mailako estreinaldia 2 hilabete geroago izan zen, ekainaren 19an, nahiz eta modu mugatuan izan: 9 antzokietan soilik, bere lehenengo astean 266.162 dolarretako etekinak lortuaz.

2009ko abuztuaren 9ko egunean hamaika milioi dolarretako irabaziak bereganatuak zituen.

Estreinaldi datak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek estreinaldi data garrantzitsuenetako batzuk dira:

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu banda Razor & Tie diskoetxeak 2009ko ekainaren 30ean kaleratu zuen, musika klasikoa eta 1930 eta 1940. hamarkadako jazz eta swing musiken nahasketa bat da, amaieran Larry David musikariak "Zorionak Zuri" abestia abesten duelarik[3].

  1. "Hello I Must Be Going", Groucho Marx and Cast.
  2. "Salty Bubble", Tom Sharpsteen and His Orlando.
  3. "Butterfly By", Heinz Kiessling.
  4. "Honeymoon Swoon", Werner Tautz.
  5. "If I could be With You", Jackie Gleason.
  6. "Bederatzigarren Sinfonia" Re minorren, Opus 125 "Choral" Molto Vivace, egilea Beethoven, Errege Orkestra Filamonikoak joa.
  7. "Marcha nupcial", egilea Felix Mendelssohn, Errege Orkestra Filarmonikoak joa.
  8. "Bosgarren Sinfonia" Do minorren, egilea Beethoven, interpretada por la Orquesta Filarmónica Real.
  9. "Desafinado", Stan Getz eta Charlie Byrd.
  10. "Spring Will Be a Little Late This Year", Red Garland.
  11. "Meniniha Flor", Charlie Byrd.
  12. "Auld Lang Syne", Dick Hyman and His Orchestra.
  13. "Happy Birthday to You", abeslaria Larry David.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]