Antena
Wikipedia(e)tik
Antena uhin elektromagnetikoak bidaltzeko edota jasotzeko erabiltzen den gailua da. Antena bidaltzaileek korronte elektrikoa uhin elektromagnetiko bihurtzen dute eta jasotzaileek berriz, kontrakoa egiten dute, uhin elektromagnetikoak korronte elektriko bihurtu alegia.
Antena jasotzaileei dagokionez, garrantzitsua da seinalea igortzen den puntutik jasotzen deneraino oztoporik ez egotea, igorritako seinalea osorik hel dadin.