Aritzarte
Aritzarte | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.023 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′02″N 1°24′11″W / 42.984°N 1.403°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Aritzarte, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Sorogaingo sakana eta Mezkiritzeko mendatearen artean garaiera apaleko mendi batzuk lerrokatzen dira: Errebelu, Zobeta, Mendibitarte... Horien artean, Aritzarte da altuera handienekoa eta seguruenik itxura ederrena daukana. Mendi apal eta lau samarrak izanik ere, gailur garbikoak dira, eta haietataik ikuspegi zabalez gozatzeko aukera izanen dugu, baita pagadi ederretan barrena ibiltzekoa ere.