Mendi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Matterhorn mendia

Mendi bat inguruko lurrak baino gorago dagoen lur-eremua da. Mendi batek aldapa handiak izaten ditu; eta, lekuaren arabera, altuera ezberdinetatik gora hartzen da goragune bat menditzat. Encyclopædia Britannicaren arabera, adibidez, goragune bat menditzat hartzeko, 2.000 oinbeteko (610 m) altuera izan behar du gutxienez.

Munduko lurren % 24 dira menditsu, eta munduko gizakien %10 bizi dira gune menditsuetan. Munduko ibai guztien sorburua mendietan dago, eta munduko gizakien erdiek baino gehiagok mendiak behar dituzte ura lortzeko.

Mendi tontorrera igotzearen zale direnei mendigoizale deritze.

Mendirik garaienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Zortzimilako

Munduko mendirik garaienak Himalaia mendilerroan daude, eta 8.000 metrotik gorako 14 mendi-tontor daude. Munduko mendirik garaiena Everest da, (8.850 metro). Bigarrena K2 (8.611) da; eta hirugarrena, Kangchenjunga (8.586).

Kontinentez kontinente, hauek dira munduko mendirik garaienak.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko mendiak

Euskal Herriko mendi garaiena Hiru Erregeen Mahaia (2.428 m) da, eta tontorraren zati bat Nafarroa Garaian dago (tontor hark egiten du muga Euskal Herriaren, Bearnoren eta Aragoiren artean).

Euskal Herriari herrialdez herrialde begiratuta, Orhi (2.017 m) da Zuberoako altuena; Atxuri (Aizkorri) (1.551 m), Gipuzkoakoa; Gorbeia (1.481 m), Araba eta Bizkaikoa; Okabe (1.466 m), Nafarroa Beherekoa; eta Artzamendi (931 m) Lapurdikoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendi Aldatu lotura Wikidatan