Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arreta galeragatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura[1] edo AGHA (ingelesez ADHD, attention deficit hiperactivity disorder) haurtzaroan izaten den nahaste neurokonduktual ohikoena da. Horretan, bai faktore genetikoek bai ingurumen faktoreek dute zerikusia. Sintomak umetatik agertzen dira eta gaixotasunaren ezaugarri nagusiak, batez ere, honakoak dira: ariketa fisikoa areagotzea, inpultsibitatea eta arreta mantentzeko zailtasuna izatea. Horretaz gain, gaitz hau pairatzen duten umeengan autoestima arazoak ager daitezke, eta gaixotasun honek umearen pertsonarteko harremanetan ere eragiten du.


DSM-IV-aren sailkapenaren arabera, AGHA duten umeek sintoma kliniko desberdinak dituzte. Horren arabera, zenbait azpimota daude: konbinatua, gehienbat hiperaktibo-inpultsiboa dena eta gehienbat arreta zailasunak dituena.


Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AGHA-ren etiologia ezezaguna da, baina badakigu faktore anitzekoa dela. Ikerkuntza neurobiologikoen aurrerapenari esker, genetikan oinarrituta dagoela esan dezakegu. Hala ere, ingurumen-faktoreek zerikusi handia dute gaixotasunaren garapenean eta bere sintometan. Beraz, ingurumen-faktoreak oso garrantzitsuak dira tratamendua jartzerako orduan eta zerikusi handia dute gaixotasun honekin erlazionatutako beste arazo batzuekin.

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun hau pairatzen duen ume baten sintomen artean hurrengoak daude: hiperkinesia, egiten ari dena bukatzeko eta zehaztasunei arreta mantentzeko zailtasuna, antolatzeko gaitasun eza eta abar. Ezaugarri horien ondorioz, ohikoa da ume hauek inteligentzia-frogetan emaitza baxuak lortzea, azterketak ez gainditzea galderak ez irakurtzeagatik, ikaskideekin arazoak izatea…

Prebalentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prebalentziari dagokionez, DSM-IV-aren arabera %3-5 artekoa da. Estatu Batuetan Journal of the American Medical Associacion-ek egindako ikerketa batek agerian uzten du urte betean, 2 eta 4 urteko umeen artean, gaixotasun honen diagnostiko kopurua %150 igo zela.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendurako botikak

AGHA-ren tratamenduak bi bide jarraitu behar ditu: alde batetik, farmakologikoa, eta bestetik, psikosoziala. Bietako bat gutxiesteak eragina izan dezake bestearen eraginkortasunean, eta horrek, gaixotasunaren hobetze prozesua oztopa dezake. Tratamendu farmakologikoan bi medikazio mota daude: medikazio estimulatzailea eta ez-estimulatzailea.


Medikazio estimulatzaileak eraginkorrenak eta gehien erabilitzen direnak dira. Horiek katekolaminen transmisioa areagotzen dute eta dopamina eta noradrenalina berxurgatzen. Oso eraginkorrak badira ere, bigarren mailako hainbat efektu sortzen dituzte:

  • Hiporexia eta pisuaren galera (%40)
  • Hipersentsibilitatea (%26)
  • Insomnioa (%23)
  • Suminkortasun gastrointestinala (%23)
  • Zefalea (%10)
  • “Tic”-en agerpena
  • Antsietatearen eta depresioaren igoera
  • Hipertentsioaren igoera

Ikus daitekeenez, datuak oso deigarriak eta kezkagarriak dira: farmakoek alderdi batzuk hobetzen dituzte, baina, aldi berean, beste hainbat kaltetzen. Kasu berezietan, antipsikotikoak gaineratu behar zaizkio tratamendu farmakologikoari.

Tratamendu farmakologikoa, bera bakarrik, ez da nahikoa gaixotasun hau tratatzeko; tratamendu psikosozialarekin batera eman behar da. Hiru aldaera daude azken horretan: banakako tratamendua, taldekako tratamendua eta tratamendu familiarra. Nahiz eta teorikoki tratamendu farmakologikoaren eta psikosozialaren arteko elkarrekintza ezinbestekoa den, askotan, psikosozialari ez zaio behar adina garrantzia ematen, eta ondorioz, tratamendua ez da guztiz eraginkorra izaten.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AGHA-ren gehiegizko diagnostikatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik aipatu bezala, gaixotasun hau haurtzaroan azaleratzen da. Hala ere, bi urteko ume osasuntsu baten ezaugarri ohikoak dira aktibotasuna, geldi egon ezin izatea, eta abar, eta lau urtekoarenak, horietaz gain, zaratatsua izatea. Jarrera hori euren garapen prozesuaren ezinbesteko alderdia da. Beraz, ezaugarri horiek dituen ume batek ez du zertan AGHA izan.


Aitzitik, ezaugarri horiek neurriz kanpokoak edo gehiegizkoak direnean, eta beste sintoma batzuekin lotuta daudenean, AGHA kasu bati buruz hitz egiten egon gaitezke. Hala ere, sintoma horiek edukitzeak ez du esan nahi neurriz kanpoko ezaugarri horiek ez direla beste faktore psikologiko eta sozial batzuen ondorioa. Héctor Waisburg-en arabera (Garrahan Ospitaleko medikua) AGHA-z diagnostikatutakoen %40-an gaixotasunaren jatorria arretaren nahaste baten ondorioa da. Beraz, ondoriozta dezakegu beste %60-ak gaixotasun hori ez den beste arazoren bat duela.

Hori guztia kontuan hartuta, ikus dezakegu diagnostikoa kasu guztietan ez dela zuzena, eta diagnostiko “komodin” gisa erabiltzen dela batzuetan. Diagnostiko okerra egiteak behar ez den tratamendu bat ezartzea dakar. Ondorioz, benetan AGHA pairatzen ez duen portzentaje horrek ez du jasoko behar duen tratamendua, eta horretaz gain, AGHA tratatzeko erabiltzen diren farmakoen bigarren mailako efektuak jasango ditu (gorago aipatutakoak). Gainera, pertsona horiek, heldutasunean, drogadikziorako, alkoholismorako, delinkuentziarako eta jokabide antisozialetarako joera handiagoa dutela frogatu da.

Gaizki diagnostikatutako ume horiek beste patologia psikiatriko batzuk izan ditzakete, modu argian hautematen ez direnak. Epe luzean, patologia horiek depresioarekin, antsietatearekin eta nahaste obsesibo-konpultsiboekin azaleratzen dira.

Diagnostikorako metodo berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Unibertsitatean gaitz hau diagnostikatzeko tresna berri bat probatzen ari dira; 3D-tako programa informatiko batean datza. Horren bidez, birtualki irudika daitezke umearen eguneroko zenbait bizipen (eskolan bizi dezakeen egoera arrunt bat, adibidez). Umeari jartzen zaizkion betaurreko batzuen bidez, umeak irudi birtual horiekiko duen jarrera aztertzen da, egunerokoan izaten dituen arreta galerak identifikatu eta zehaztu ahal izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jabier Agirre: «Portaeraren asaldura umeetan: zer da AGHA?», Elhuyar, 2004-12-01.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]