Dextroanfetamina droga psikoestimulatzailea da. Amina sinpatikomimetiko ez katekolamina bat da, hau da, anfetamina-molekularen estereoisomero dextrogiroa. Anfetaminaren molekulak beste estereotipo bat du: leboanfetamina. Dextroanfetamina sendagai generiko gisa edo hainbat markapean dago eskuragarri. Dextroanfetamina, askotan, anfetamina deitzen da, oker, sinonimo bat balitz bezala, baina, zerrenda eta liburu espezializatuetan, "anfetamina" hitza estimulatzaile mota bati erreferentzia egiten diola gogoratu behar da, eta "dextroanfetamina", berriz, mota horretako droga espezifiko bati.