Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua (ingelesez Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders, DSM) medikuntza eskuliburu bat da, American Psychiatric Association (APA) elkarteak sortua, Ameriketako psikiatren "biblia".[1] Bertan buru-asaldura guztien sailkapena proposatzen da, bai eta deskribapen argiak eta diagnosien sailkapenak ere. Helburutzat du mundu osoko ikerlari guztien arteko informazio-trukea indartzea eta erraztea.

Eskuliburuak, denboran, hainbat bertsio izan ditu. Gaur egun DSM-IV da indarrean dagoen edizioa, DSM-IV-TR alegia. Une honetan DSM-V ari dira prestatzen eta planteatu duten egutegiaren arabera, 2013ko maiatzerako kalean egon beharko litzateke. Historikoki hauexek izan dira edizioak:

  • 1952an lehenengo DSM
  • 1968an DSM-II
  • 1980an DSM-III
  • 1987an DSM-III-R
  • 1994an DSM-IV
  • 2000an DSM-IV-TR
  • 2013an DSM-V. Bosgarren edizioa. Lan horretan sei urtez aritu izan dira 39 herrialdetako 1.500 adituk. Prozesuan 12.000 ekarpen eta 13.000 iruzkin jaso dituzte. [2]

Liburu honek helburu deskritibo hutsa du. Beraz, ez dira gaixotasunen tratamenduak azaltzen ezta ere patologien etiologiak aztertzeko. Esan behar da, bestetik, nahiz eta DSM-k duen ospea hau ez dela buru gaixotasunak sailkatzeko sistematizazio bakarra; esaterako Munduko Osasun Erakundeak ICD-10 (International Statistical Classification of Diseases and Related Health Problems, 10.bertsio) izenekoa hobetsi duela.

DSM liburuaren paperezko edizioa.

Asalduren sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen hau DSM-IV txostenaren araberakoa da.[3]

OHARRA: Ondorengo loturen bidez Wikipedian aurki daitezkeen patologien definizioak beharrez ez dira DSM-IV eskuliburuaren ikuspuntutik azaltzen.

Hasierako asaldurak haurtzaro, pubertasun eta nerabetasunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atzerapen mentala: Lau maila bereizten dira: arina, moderatua, larria edo sakona. Adimen-kozienteren bidez neurtuta pertsona hauek media baino gaitasun intelektuala baxuago dute.
  • Ikasteko asaldurak:
  • Trebetasun motorikoen asaldura:
  • Komunikazioaren asaldurak: Atal honetan mintzaeraren edo lengoaiaren zailtasunak sartzen dira:
    • Lengoaia espresiboaren asaldura
    • Ulertzeko zein lengoaia espresiboaren asaldura mistoa
    • Asaldura fonologikoa
    • Toteltasuna
    • Zehaztu gabeko komunikazioaren asaldura
  • Garapenaren asaldura orokortuak: garapenaren arloetako gabeziak eta alterazio larriak erakusten dituzte, esaterako gizarte harremanetan, komunikazioan edo, jarrera, interes edo gaitasun esteotipatuak ematen dira. Sail honetan arazo hauek aipatzen dira:
  • Arreta gabeziaren eta portaera nahaslearen asaldurak. Multzo honetan sartzen diren asalduren ezaugarriak hauexek dira: egokitze faltaren hiperaktibitatea, edo portaera nahaslearen asaldura(besteen eskubideen bortzatzailea, etsaikeria, jarrera desafiatzailea). Atal honetan, beti DSM-IVaren arabera, asaldura hauek kokatzen dira.
  • Haurtzaroko ingestio eta elikadura-portaeraren asaldurak:
    • Pikaren asaldura
    • Hausnar egitearen asaldura
    • Haurtzaroaren janari-ingestioaren asaldura
  • Nerbio tiken asaldurak
    • La Tourette asaldura
    • Ahozko edo tika motorikoen asaldurak
    • Behin-behineko tikak
    • Zehastu gabeko tiken asaldurak
  • Iraiztearen asaldurak: arazo hauen ezaugarri nagusia kaka zein pixa egoera edota toki desegokietan iraiztari dagokio.
  • Haurtzaro eta nerabetasunaren beste asaldurak:
    • Banatze antsietatearen asaldura
    • Mututasun selektiboa
    • Haurtzaroarekin loturak sortutako erreakzio asaldura
    • Mugimendu esterotipatuen asaldura
    • Zehaztu gabeko haurtzaro edo nerabetasunaren asaldura

Delirium, dementzia, asaldura amnesikoak eta beste ezagutza bidezko asaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuliburuaren arabera klinikoki esanguratsua den galera memorian zein ezagutza funtzioetan definitzen dira. Aldaketa hauek aurreko aktibitate-egoerarekin alderatuta behar dira. Hauexek dira jasotako sailkapena:

  • Delirium: burmuinaren disfuntzio orokor batez adierazita luzapen gutxiko fenomeno zorrotz bat da. Faktore askoren ondorioa izan daitezke:
    • Gaixotasun mediko baten ondorioa den delirium
    • Substantziek eragindako delirium
    • Sustantziak ez hartzeagatik eragindako delirium
    • Etiologia anitzek eragindako delirium
    • Zehaztu gabeko delirium
  • Dementzia: aurrekoen kontrastean hauek nerbio-sistemaren goi mailako ezagutza funtzioei eragiten dieten gaixotasun kronikoak eta progresiboak dira. Goi mailako funtzioak hauexek dira: pentsamendua, lengoaia eta memoria.
  • Asaldura amnesikoak: Memoriaren hondatzea beste ezagutza funtzioen hondatze gabe
    • Gaixotasun medikoek eragindako asaldura amnesikoa
    • Substantziek eragindako asaldura amnesiko iraunkorra
    • Zehaztu gabeko asaldura amnesikoa
  • Zehaztu gabeko ezagutza asaldura

Gaixotasun medikoaren ondoriozko buru asaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan gaixotasun mediko baten ondorioz sortutako asaldurak sailkatzen dira, beti gaixotasun horren adierazleak harreta kliniko berezia eskatzen duten sintoma psikologikoak edo portaerazkoak direnean.

  • Gaixotasun medikoaren ondoriozko asaldura katatonikoa
  • Gaixotasun medikoaren ondoriozko pertsonalitate aldaketa
  • Gaixotasu medikoaren ondoriozko zehaztu gabeko buru asaldura

Substantziekin lotutako asaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskizofrenia eta beste asaldura psikotikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan sintoma psikotikoak ezaugarri definitorioa bezala duten asaldurak aurkituko ditugu. Psikotikoa norberaren mugen galera eta errealitatea neurtzeko gaitasuna galera bezala ulertu daiteke. Sintomatologia honen barne besteak beste, horrelakoak aurkituko ditugu: aluzinazioak, ideia deliranteak, pentsamenduaren asaldurak, lengoaia desantolatua, portaera desantolatua edo katatonikoa... Eskuliburuaren arabera hauxe da sailkapena:

  • Eskizofrenia (subtipoak: paranoide, desantolatua, katatonikoa, bereizgarrigabea edo hondarrekoa).
  • Asaldura eskizofreniformea
  • Asaldura eskizoafectiboa
  • Asaldura delirantea
  • Asaldura psikotiko arina
  • Asaldura psikotiko partekatua (folie à deux, bikote eromena)
  • Asaldura psikotiko gaixotasun medikoaren ondorioz
  • Asaldura psikotiko substantziek eragindakoa
  • Zehaztu gabeko asaldura psikotikoa

Aldartearen asaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan aldartearen aldaketak dira ezaugarri nagusia. DSM-IVaren arabera une afektiboak, depresiboak eta maniakoak gerta daitezke; egoera hauek konbinatzen dira aldartearen asaldurekin.

  • Gertaera afektiboak
  • Gertaera depresibo nagusia
  • Gertaera maniakoa
  • Gertaera mistoa
  • Gertaera hipomaniakoa
  • Asaldura depresiboak (gertaera depresiboez)
  • Asaldura depresibo nagusia, gertaera bakarra
  • Asladura depresibo nagusia, errepikakorra
  • Asaldura disritmikoa
  • Zehaztu gabeko asaldura depresiboa
  • Asaldura bipolarrak
  • Asaldura bipolarra I
  • Asaldura bipolarra II
  • Asaldura ziklotimikoa
  • Zehaztu gabeko asaldura bipolarra
  • Aldartearen beste asaldurak
  • Gaixotasun medikoaren ondorioz sortutako aldarte asaldura
  • Substantziek eragindako aldartearen asaldura
  • Zehaztu gabeko aldartearen asaldura

Antsietate asaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Angustua asaldura (agorafobiarekin edo gabe) edo angustia asalduraren gabeko agorafobia
  • Fobia espezifikoa
  • Gizarte fobia
  • Asaldura obsesibo-konpultsiboa
  • Trauma ondorengo estres asaldura
  • Muturreko estresak eragindako asaldura
  • Antsietate asaldura orokortua
  • Gaixotasun medikoaren ondorioz sortutako asaldura
  • Substantziek eragindako antsietate asaldura
  • Zehaztu gabeko antsietate asaldura

Asaldura somatomorfoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asladura hauetan gaixotasun mediko baten sintoma fisikoak aurkitzen dira baina, behar den ebaluazio egin eta gero, sintoma horien ezin dira gixotasun fisiko baten ondorioak bezala. Buru asaldura batek ere ez du etiologia argitzen (adibidez, depresio batez edo antsietate asaldura batez). Sintoma horiek pertsonaren egunerokotasunean arazoak eta ezinegona sortzen ditu. Hauexek dira deskribatu direnak:

  • Somatizazio asaldura
  • Bereizi gabeko asaldura somatomorfoa
  • Konbertsio asaldura
  • Minaren asaldura
  • Hipokondria
  • Gorputzaren asaldura dismorfikoa
  • Zehaztu gabeko asaldura somatomorfoa

Asaldura faktizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gezurrezko sintoma fisiko zein psikologikoak ematen dira. Pertsona hauek gaixoen papera izan nahi dute eta helburu horrekin sintomatologia sortzen dute. Bi mota bereizten dira:

  • Faktizio asaldura
  • Zehaztu gabeko faktizio asaldura

Asaldura disoziatiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asaldura honek kontzientziaren, identitatearen, memoriaren eta inguruko pertzepzioaren nahastea erakusten du. Sintomak hauexek izan daitezke: gertaera traumatikoen memoria galtzea, norberaren gorputzetik eta sentsazioetatik urruntzea, portaerako pertsonalitateen kontrola...

  • Amnesia disoziatiboa
  • Ihes disoziatiboa
  • Identitate disoziatiboaren asaldura
  • Despertsonalizazioaren asaldura
  • Zehaztu gabeko disoziazio asaldura

Asaldura sexualak eta sexu identitatekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexuarekin lotuta, lau motatakoak izan daitezke:[4]

  • Asaldura sexualak. Sexu disfuntzioak dira: gogoaren alterazioak, aldaketa psikofisiologikoak, gaiarekin lotutako egoezina edo pertsonen arteko arazoak:
    • Desira sexualaren asaldurak: hipoaktiboa, sexuari nazka...
    • Sexu kitzikatzearen asaldurak
    • Orgasmuen asaldurak (esaterako eiakulazio goiztiarra)
    • Minak eragindako sexu asaldurak: dispareunia eta baginismoa
    • Gaixotasun medikoak, sustantziek eragindakoa edo zehaztu gabeko sexu asaldurak
  • Parafiliak: Errepikatzen diren edo oso intentsoak diren sexu bulkadak zeinetan sufrimendua, umilazioa, harremana onartzen ez duten pertsonak, objetktuak erabiltzen diren. Bulkada hauek pertsonaren bizitza hondatzen dute.
  • Identitate sexualaren asaldura (genero disfonia)
  • Zehaztu gabeko sexu asaldura

Janariarekin lotutako asaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janariarekiko jokaeren aldaketa larriak dira, norberaren gorputzaren pertzepzio distorsionatuarekin batera edo horren ondorioz sortutakoa

  • Nerbio anorexia
  • Nerbio bulimia
  • Zehaztu gabeko janariarekiko jokaeraren asaldura

Loarekin lotutako asaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oinarrizko loaren asaldurak: Beste asaldurek sortutakoak ez diren loaldiaren zikloaren alterazioak:
    • Disomniak (Oinarrizko insomnioa, hipersomnia, narkolepsia, arnasarekin lotutako loaren asaldura, erritmo biologikoen asaldura).
    • Parasomniak (amesgaiztoak, gaueko beldurrak, sonambulismoa).
  • Beste buru-arazoarekin lotutako loaren asaldura (insomnioa eta hipersomnia).
  • Gaixotasun medikoaren ondoriozko loaren asaldura
  • Substantziek eragindako loaren asaldura

Beste sailetan jaso gabeko bulkaden kontrolaren asaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteentzat edo norberarentzak kaltegarriak izan daitezkeen bulkadak sahiesteko zailtasunak. Pertsona hauek ekintza baino lehen normalean tentsio intentsoa sentitzen dute eta bakarrik hori egin ondoren lasaitasuna berreskuratzen dute.

Egokitze asaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asaldura hauek estresa eragiten duen faktore ezagun batek eragindakoak dira. Faktore horrek eragiten duen erreakzioa gehiegizkoa da. Eragilaren arabera klinikoki horrela sailkatzen dira.

  • Egokitze asaldura gogo depresiboaz
  • Egokitze asaldura antsietate gogoaz
  • Egokitze asaldura nahasia depresiboa eta antsietate gogoaz
  • Egokitze asaldura portaera asalduraz
  • Egokitze asaldura portaera eta emozio alterazio nahasiaz

Pertsonalitate asaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patroi honen arabera pertsonaren barruko esperientzia eta pertsonaren esperientzia inguruko kulturan espero daitekenetik hurrundu egiten da. Nerabetasunean edo heldutasunaren hasieran hasten da, denborarekin ez da aldatzen eta subjektoari egonezina sortzen dio; aldi berean haren aurkako aurreiritziak zabaltzen dira. Horrela sailkatzen dira:

  • A Taldea
  • B Taldea:
  • C Taldea:
    • Sahiestearen bidezko pertsonalitatearen asaldura
    • Menpeko pertsonalitate asaldura
    • Pertsonalitatearen asaldura obsesibo-konpultsiboa
    • Zehaztu gabeko pertsonalitate asaldura

Klinikoki aztertu daitezkeen beste arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan jasotako arazoak berez ez dira asaldurak baina mina edo sufrimendu psikologikoa edo jendartekoa eragiten dutenez interes klinikoa dute; horregatik bereiztuta tratatzeak garrantzia du. Hainbat motatakoak izan daitezke:

  • Egoera fisikoari eragiten dioten faktore psikologikoak
  • Botikek eragindako asaldura motorikoak
    • Neuroleptikoek eragindako Parkinsonismoa
    • Síndrome neuroleptiko gaiztoa
    • Neuroleptikoek eragindako distonia akutua
    • Neuroleptikoek eragindako akatisia akutua
    • Neuroleptikoek eragindako diszinesia berandutiarra
    • Botikek eragindako gorputzaren jarreraren dardarizioa
    • Zehaztu gabeko botikek eragindako asaldura motorikoa
    • Beste botikek eragindako asaldurak
    • Zehaztu gabeko botikek eragindako ondorio desegokiak
  • Harreman arazoak
    • Buru asaldura edo gaixotasun medikoarekin lotuta egon daitekeen harreman arazoa
    • Gurasoen eta seme-alaben arteko arazoak
    • Bikote arazoak
    • Anai-arreben arteko arazoak
    • Zehaztu gabeko harreman arazoa
  • Abusuarekin edo arduragabekeriarekin lotutako arazoak
    • Haurren abusu fisikoa
    • Haurren sexu abusu
    • Haurtzaroko arduragabekeria
    • Helduaren abusu fisikoa
    • Helduaren sexu abusu
  • Interes medikokoak izan daitezkeen beste arazoak
    • Terapia ez betetzea
    • Simulazioa
    • Dolua
    • Gizartearen aurkako portaera helduengan
    • Gizartearen aurkako portaera haurtzaro edo nerabetasunean
    • Mugako ahalmen intelektuala
    • Adinarekin lotuta ezagutza-hondatzea
    • Arazo akademikoa
    • Lan arazoa
    • Identitate arazoa
    • Erlijio edo arazo espirituala
    • Kultura galtzearen arazoa
    • Arazo biografikoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikel Haranburu, Nekane Balluerka, Marian Soroa, Joana Esteve, Arantxa Gorostiaga: Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua. Eibar: UEU, 2012. ISBN: 978-84-8438-348-2.
  • López-Ibor Aliño, Juan J. & Valdés Miyar, Manuel (zuzendaria). DSM-IV-TR. Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales. Bartzelona: Masson, 2002. ISBN 978-84-458-1087-3.
  • Ainara Arratibel: "Transexualitateak patologizatuta segitzea salatu dute". Berria, 2012ko abenduaren 9an, 2-3 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]