Arrizuriaga Goikoa baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrizuriaga Goikoa
Kokalekua
Lurraldea  Bizkaia
Udalerria Busturia
-
Ezaugarriak
Garaia XVII. mendea
Oinplanoa sakona
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 1998ko azaroaren 2a

Arrizuriaga Goikoa Busturiko baserri bat da.

1998ko azaroaren 2an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko baserri tipikoa, tipologia ikuspuntutik atari arkitrabatuen baserrien taldean sailkatzen dena eta XVII. mendearen azken herena baino lehenagoko kronologiaduna. Oinplanu sakoneko eraikuntza da, ekialderantz orientaturiko aurrealdearekin. Altxaeran beheko solairua, lehena eta ganbara aurkezten ditu eta estalkia bi faldoik osatzen dute sakonerantz jarriak, aurrealdearekin perpendikularra den erdiko gailurrean sustengatuak. Eraikitze-gaia harlangaitza da, lodiera handikoa eta aurreko aldean bilbapenarekin, fatxada nagusia zartatuta egonik, eta atariaren izkinetan harlandu kateatuak ere badituela.

Teilatu-hegala kanporatze nabarmenekoa da, eta aurrealdeko zutoinetan eusten diren besoek eusten dute. Aurrealde nagusia hiru zatitan antolatzen da, harrizko oinarrien gaineko lau zutoinek banatuta. Zutoin hauek lurtzorutik estalkiaren egituraraino heltzen dira, izkinetan eta atariaren alboetan bina kokaturik. Ezkerreko zatian harlangaitzezko horma lodiak zutoinak estaltzen ditu XVI. mendeko baserrien ohi-tipoetan bezala, zeinetan beheko solairuan erdiko zatia baino irtenagoak diren ormak agertzen diren. Hala ere, eskuineko aldea, lehen krujia galdu duena, XVII. mendeko egurrezko zutoinen arteko ormadun aurrealde lauko ereduei omen zegokien. Erdiko zutoinen artean atariaren goi-habea eusten da, fustean zabaldura duen toskana-erako mainelaz sustengaturik. Mainel-zutabe honek, oinarritik harribakarrekoa dena, poligono-erako podiumean kokatzen da, eta ginbelean grabaturiko gurutzea eta data (1809) erakusten du. Atariaren gainean, lehen solairuan hiru bao zabaltzen dira, erdikoa balkoi-atea da, sarbidea ematen duena egurrezko apala eta burdinlandu xehezko baranda duen balkoira. Ganbaran, ohizko aireztatze-zuloak aurkezten ditu eta alboko zatietan, behe eta lehen solairuan banaketa irregularreko baoak daude. Alboko ezkerreko fatxadan, estalki txiki bat atxekiturik dago eta baserriaren aurrean laberako eraikuntza xumea kokatzen da.

Baserri hau, orokorrean, XVII. mendeko ereduei datxekie, nahiz eta erabilera-egokitzearen ondorioak diren aldakuntzak eta aurreko kronologia batekin erlaziona daitezkeen zenbait aztarna badituen. Eraikuntza honek jatorrizko ezaugarri bolumetriko eta egiturazkoak kontserbatzen ditu, XVII. mendeko baserri hauen ezaugarria den egurrezko berebiziko egiturarekin, enbor bakarreko zutoinek osatu eta aurrealdean agerian dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa