Arshak I.a Iberiakoa
Wikipedia(e)tik
Arshak I.a Iberiakoa, Arsazes bezala ere ezaguna, Iberiako erregea izan zen K. a. 93 eta K. a. 81 bitartean, urte honetan hil zelarik. Iberian, Arsazidar dinastiaren sortzailea izan zen, Partiar Inperioko arsazidarrekin eta beranduagoko Armeniako Arsazidar dinastiarekin inongo zerikusirik ez zuena.
Artavasdes I.a Armeniakoaren semea, Iberiako tronura iritsi zen Farnadjom Iberiakoa erregea tronutik kendu eta hila izan ondoren, K. a. 93an. Mirian I.a Iberiakoaren alaba batekin ezkondu zen.
Bere erregealdian, Iberia, Armeniaren mendeko estatu bihurtu zen, eta Kolkida mendebaldeko bere probintzietako batzuk galdu zituen.
Bere oinordekoa, bere seme Artag izan zen.
| Aurrekoa Farnadjom Iberiakoa |
Iberiako erregea K. a. 93-K. a. 81 |
Ondorengoa Artag Iberiakoa |