Partia
|
Partiar Inperioa |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| K. a. 247 – 224
Monarkia feudala |
|||||||
Partiar Inperioa K. a. 60 |
|||||||
| Hiriburuak | Asaak, Hekatonpilos, Amol, Ekbatana, Ktesifon, Susa, Mithridatkird-Nisa | ||||||
| Erlijioa | Zoroastrismoa | ||||||
|
|||||||
Partia[1] K. a. III. mendeko inperio bat zen, egungo Iran ipar-ekialdean kokatua.
Botere goreneko garaian, Partiar Inperioa hedadura handiko estatu-egitura izan zen, egungo Iran guztia eta inguruetako eskualdeak hartzen zituena, egungo Armenia, Irak, Georgia, Turkia ekialdea, Siria ekialdea, Turkmenistan, Afganistan, Tadjikistan, Pakistan, Kuwait, Saudi Arabia kostaldea, Bahrein, Qatar, Libano, Israel, Palestina eta Arabiar Emirerri Batuak. Partiar Inperioaren buru Arsazida dinastia izan zen, Irango goi-ordokiko kulturak batu eta agindu zituena, Seleuzidar Inperio Helenistikoa garaitu eta ordeztu ostean. Partiak gerra ugari izan zituen Erromatar Inperioarekin.
Eduki-taula |
Jatorriak [aldatu]
Partiarrak, euren jatorrian, eszitar herriko tribu bat ziren, Baktrianako gamelu eta zaldi hazle nabariak, parnotar (parni edo aparni) izenarekin, Kaspiar Itsasoaren hego-ekialdean bizi zena. Partiako probintzia konkistatu ondoren, partiar izena hartu zuten, probintzia honen izenetik eratorria.
K. a. 250etik K. a. 238 arte, euren errege zen Arsazesen agindupean, Seleuzidar Inperioaren lurralde persiarrak konkistatu zituzten, eta, honela, Persiar Inperioa berritu zuten.
Persia ez zen eszitengatik erori, Alexandro Handiagatik eta Seleuzidar Inperioaren ondoren boterea hartu zuten partiarrengatik baizik (Seleuko Alexandro Handiaren jeneral bat zen).
Partiar Inperioa [aldatu]
K. a. 141. urtean Mitridates I.a errege bezala zutelarik, Mesopotamia gehitu zuten euren inperiora. Hau izan zen "Sháh an Shá" (Erregeen Errege) titulua izan zuen lehena. Mitridates II.arekin (K. a. 124/123-K. a. 88/87), K. a. 115. urtean, Zetaren Bidea ireki zen, Wu Ti txinatar enperadorearen delegazio bat jasoz.
Erromatarrekin izan zuen lehen topaketaren ondoren, Partiar Inperioa erromatarren etsai bihurtzen da, Mediterraneo itsasoaren ekialdeko nagusitasuna lortzeko asmoz. Hainbat guda militar gertatu ziren bi estatuen artean ordutik aurrera. Erromatar porrotik ezagunenetako bat, K. a. 53. urtean gertatu zen Karraseko gerra izan zen, non 20.000 soldadu erromatarrek bizia galdu zuten eta beste 10.000 partiarren preso geratu ziren. Gerra honetan, gainera, erromatarrek, euren banderak galdu zituzten, eta horrek, desohorea suposatzen zuen eurentzat. 33 urte beranduago berreskuratu ahal izan zituzten bandera horiek, Augusto enperadore zen garaian. Gerra hau motibatu zuena, Marko Lizinio Krasok, K. a. 69an, Eufrates ibaia, bi estatuen arteko muga gisa adierazten zuen kontratua apurtu izana izan zen. Marko Lizinio Kraso, garai horretan, Siriako gobernatzailea zen.
K. a. 20. urtean, Augusto erromatar enperadorearen agindupean, bi inperioek, berriz, Eufrates ibaia adierazi zuten bi estatuen arteko muga gisa. Urte honetan berreskuratu ahal izan zituen Erromak, K. a. 53. urteko gerra ospetsuan galdu zituen banderak. Dura Europos herria zen muga eratzen zuena. Baina, Neronen agindupean (54-68) guda gehiago egon ziren erromatar eta partiarren artean. Traiano enperadoreak, garaipen garrantzitsuak lortu zituen partiarren aurka, eta, horregatik, "Parthiko" ezizena jaso zuen, partiarren lurraldea erabat desegiterik lortu ez zuen arren. Hadrianorekin, bake erlatibo garai bat heldu zen, Marko Aurelio enperadorearen erregealdian, berriz ere guduak egon ziren arren. Garai honetan, partiarrek, galdu zituzten lurraldeak berreskuratu ahal izan zituzten.
Sarri, partiarren aurkako guduetan, eskema berbera errepikatzen da: bat-bateko erasoaldi baten ondoren, askotan Siria edo Armeniara heltzen zena, erromatarren kontraeraso bat etortzen zen, laguntza tropekin. Hauek, sarri, arrakastatsuak izaten ziren eta Armenia eta Mesopotamia birkonkistatzea lortzen zuten. Partiar hiriburua, Ktesifonte, askotan erori izan zen. Baina erromatarrek ez zuten sekula euren konkistak betirakoak izaterik lortzen, eta, erretiratu ondoren, hasierako egoerara itzultzen zen. Gerra ugariak ikusita, Eufrateseko mugak, harrigarriki, oso egonkor bezala azaldu ziren.
Partiarren botere militarra, batik bat bere arkularidun zalditerian eta zalditeria astunean Katafraktoi edo katafrakto eta Klibanoforoietan zegoen.
Antolaketa politikoa [aldatu]
Politikoki, estatu feudal bat zen, non konderri dinastikoak ezarri ziren. Gobernu zentralak ez zuen garrantzi handirik, bai, ordea, nobleen botereak. Erregeak inperioarekiko zuen autoritate ezak, tronuaren ezegonkortasuna ekarri zuen, eta barne borrokak etengabeak ziren. Kultura arloan, partiarrak toleranteak ziren eta batik bat kultura helenistikoari irekita zeuden, gure aroaren hasierarekin, iraniar eraginari garrantzi handiagoa ematen hasi ziren arren.
Amaiera [aldatu]
I. mende eta II. mendetik aurrera, Partiar Inperioa ahultzen joan zen gerra zibilak zirela eta. 200. urtean, Sasan familiako Ardashir I.aren agindupean Persisen altxamendu bat hasi zen. Honek, azkenik, 224. urtean, azken errege partiarra zen Artaban IV.a hil zuen, eta sasanidarren dinastia sortu zuen, aldi berean, ordu arteko Partiar Inperioari, Sasanidar Inperioa izena emanez. Garai horretan, Alexandro Severo zen Erromatar Inperioko enperadore, eta Erromarekin, gauzak ez ziren aldatu sasanidarrak ordu arteko Partiar Inperioaren tronura heldu zirenean. Are gehiago, Armeniako probintzia Erroma eta Sasanidar Inperioaren arteko sokatiran zen probintzia zen.
Erregeen zerrenda [aldatu]
- Arsazes I.a K. a. 247-K. a. 211 (historia batzuetan, bere anaia Tiridates I.a aipatzen da errege bezala)
- Arsazes II.a K. a. 211-K. a. 191 ikasleek sarri Artaban deitua
- Priapatio K. a. 191-K. a. 176
- Praates I.a K. a. 176-K. a. 171
- Mitridates I.a Partiakoa K. a. 171-K. a. 138
- Praates II.a K. a. 138-K. a. 127
- Artaban I.a K. a. 127-K. a. 124
- Mitridates II.a Partiakoa K. a. 123-K. a. 88
- Orodes I.a K. a. 90-K. a. 80
- Errege ezagunik ez K. a. 80-K. a. 77
- Sanatruzes K. a. 77-K. a. 70
- Praates III.a K. a. 70-K. a. 57
- Mitridates III.a Partiakoa K. a. 57-K. a. 54
- Orodes II.a K. a. 57-K. a. 38
- Pakorus I.a K. a. 39-K. a. 38 bere aita Orodesekin batera erregea
- Praates IV.a K. a. 38-K. a. 2
- Praates V.a (Phraataces) K. a. 2-4
- Orodes III.a 6
- Vonones I.a 8-12
- Artaban II.a 10-38
- Vardanes I.a 40-47
- Gotarzes II.a 40-51
- Vonones II.a 51
- Vologeso I.a 51-78
- Vologeso II.a 77-80
- Pakorus II.a 78-105
- Vologeso III.a 105-147
- Osroes I.a 109-129
- Partamaspates 116
- Mitridates IV.a Partiakoa 129-140
- Errege ezagunik ez 140
- Vologeso IV.a 147-191
- Osroes II.a 190 tronua erreklamatzen zuen arerioa
- Vologeso V.a 191-208
- Vologeso VI.a 208-228
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Venetis-Mozdoor Kristautasunaren ezarpena eta garapena Partiar Inperioan (Lehen mendea - K.a. 224/K.o. 6) - Transoxiana 6
- (Gaztelaniaz) Partiar dinastiaren zeramika
|
|||||||
|
|||||||