Kolkida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kolkida
კოლხეთი

k. a. 1350 – k. o. 164
Monarkia feudala
Georgian States Colchis and Iberia (600-150BC)-en.svg
Kaukasiar Iberia eta Kolkidaren kokapena
Hiriburu(ak) Aia (K. a. XVIII. mendea - K. a. X. mendea)
Ildamusa (K. a. IX. m. - K. a. VI. m.)
Fasis (K. a. VI. m. - K. o. II. m.)
Hizkuntza(k) Kolkidera
Erlijioa Hellenism eta Kristautasuna
Aurrekoa
Flag of None.svg Diauehi
Ondorengoa
Imeretiko erresuma Geo imereti.JPG


Kolkida[1] (georgieraz კოლხეთი, k'olxeti; grezieraz Κολχίς, Kolchís) antzinako estatu, erreinu eta eskualdea izan zen, oraingo Georgia mendebaldean kokatua. Garrantzi handia izan zuen georgiar nazioaren eta azpitaldeen eraketan, batez ere Erdi Aroan Georgia ekialdeko Iberia-Kartli erreinuarekin bat egitean. Idazle klasikoek kontatzen dituzten deskribapenengatik, Kolkida, hiri-estatu bat izango litzateke, Itsaso Beltzaren ertzean greziarrek kolonizatu zutena. Kolkidako lehen erresuma, itxuraz, zimeriar eta eszitek bota zuten K. a. 720. urtean, eta, ondoren, Akemenidar Inperioan barneratua, K. a. VI. mendearen erdialdean.

Greziar mitologian Kolkida urrezko ahari-larrua zegoen nazioa zen, jainkoen oparia, zuenari, oparotasuna ematen ziona. Jason, Argo izeneko bere itsasontzian, harantz joan zen hain gai preziatua bertako errege zen Eetesi lapurtzeko, ahari larrua, Frixo ahariaren bizkarrean muntatua heldu zenean jaso zuena. Medok herrialdea konkistatu zuen Asiatik bere aitona Eetesi laguntzeko joan zenean, erresuma, bere anaia propioaren esku galdu zuena, eta, behin Eetes hil ondoren, Kolkida bere inperioari erantsi zion, beragatik, Media deitua izan zena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 2. milurtekoaren amaieran, Asia Txikian, Ponto Euxino (Itsaso Beltza)ren ekialdean eta Transkaukasiaren hego-mendebaldean, bi erresuma loratzen ziren, Diaojikoa eta Kolkakoa (grezieraz Κολχίς / Kolkis) edo Kolkida greziarrentzat.

Kolkida, K. a. IX. mendean eman zen kolkidar herrien konfederaziotik sortutako erresuma bat izan zen. Kolkidarrek eta bere erresumak Diaojiren konfederazioa suntsitu zuten (K. a. VIII. mendea) Urarturekin zuzeneko harremanean jarri zituena. Urartuko iturrietan, Kolkidako benetako hiri asko aipatzen dira, eta beraz, badirudi, jada K. a. VIII. mendean zibilizazio maila handi bat zuela. Errege bakar batek gobernatzen zuen Kolkidan, eta probintzia bakoitzean gobernari bat zegoen.

Hor da, non, Medea aztia eta Jason eta Argonauten elezaharra garatzen den, hara, urrezko ahari larrua bilatzen joan zirenak. Eskilo eta Pindaro izan ziren Kolkida aipatzen lehenak, batzuetan, Eea izena ematen zitzaiona, hau, elezaharrean, Eetes (toki hauen eponimoa eta nork, greziarren arabera, Kolkida gobernatzen zuena) eta Zirze bizi ziren uhartearen izena zelarik, Fasis ibaiaren itsasoratzean (gaur egun Rioni). Ibai hau, greziarrek, Europa eta Asia arteko muga bezala hartzen zuten, eta bere ur nabigagarriek, marinelei, Itsaso Beltzetik ekialdera zeharkatzea ahalbidetzen zieten.


K. a. 750-748an, Urartuko Sarduri II.a erregeak, herrialdea inbaditu zuen eta hegoaldea suntsitu zuen. K. a. 747-741ean, itzuli eta Ildamutxeren bizitokia konkistatu zuen, probintzia gobernu baten egoitza zena. Handik gutxira, zimeriarren erasoak hasi ziren, georgiarrek Ghmir deitzen dituztenak eta kalte eta hildako mordoa eragin zituztenak. Hauen ondoren, eszitak iritsi ziren eta herrialde osoa txikitua geratu zen.

Mendiko georgiarrak lautadara jaitsi ziren eta ekonomia kaltetua geratu zen, baina erregearen autoritatea mantendu egin zen. Gobernariek, Sceptuchs deiturikoak, probintziak kudeatzen zituzten. Eszitek eta medoek suntsitu zuten K. a. 590ean eta Urarturen kokapena tribu armeniarrek hartu zuten. Honela, Armenia eta Kolkida mugakide bihurtu ziren.

Kolkidako erregeak, K. a. VI. mendetik K. a. V. menderarte, zergak ordaindu zizkien persiar erregeei. Zerga honek, bost urtetik behin ehun neska esklabo eta beste ehun mutil esklabo bidaltzean zetzan.

K. a. 330ean persiarrengandik askatua izan zen Alexandro Handiagatik.

Greziar kolonizaziotik Erromatar Inperiora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. VIII. mendetik aurrera, miletoarrak, Kolkidako kostaldea kolonizatzen hasi ziren. Fasis (Poti), Guienos (Otxamtxira), Dioscuria, ondoren Sebastopolis deitua, gaur egungo Sujumi dena eta Adjarian izen ezezaguneko beste bat sortu zituzten.

Greziar iturriek Kutaia hiria aipatzen dute (gaur egungo Kutaisi) erresumako gune garrantzitsua eta Medearen jaiotzaren toki tradizionala.

Beste hiri batzuen arrasto arkeologikoak ere aurkitu dira, horietatik garrantzitsuena Vani zelarik.

K. a. V. mendean, txanponezko ekonomia agertzen da Kolkidan. K. a. IV. mende inguruan, Iberia kaukasiarraren mende erori zen eta Kolkida, Egrisi deitua izatera pasa zen georgiar iturrietan. Erresuma hau ez zen beti errege bakar batek gobernatua izan.

Pontoko Mitridates VI.ak (K. a. 111-K. a. 63, lurraldea barneratu zuen eta bere seme Makares egin zuen bertako gobernari, baina independentzia lortzen saiatu zen eta bere aitak hiltzea agindu zuen.

Pontoko Erresumako erregearen lagun aristokrata batzuek hartu zuten boterea. K. a. 66an, erromatarrek Mitridates bota zuten, Kolkidara ihes egin zuena, eta, ondoren, Bosforo zimeriarrera (gaur egungo Kertxeko itsasartea).

K. a. 65 inguruan, Oltak izeneko Kolkidako tokiko gobernari bat, erromatarrei erresistentzia jartzen ziena, hauek botea izan zen, baina beste tokiko gobernari batzuek eutsi zuten Erroma. Ponpeiok, barrutiko gobernari, Aristarko izeneko tokiko gobernari bat egin zuen (Kolkida doimenatu zuena, txanponen arabera). Kolkida orain erdialdeko zatiagatik bakarrik osatua zegoen eta hiriburua Fasis zen (Poti). Ponpeio erori ondoren, Pontoko Farnazes II.ak , Mitridatesen semea, Julio Zesar Egipton zegoela probestuz, Kolkida bereganatu zuen, baita Armenia eta Kapadozia ere (K. a. 49), Gneo Domizio Kalbino garaituz, baina bere arrakastak ez zuen askorik iraun. Pertsonai hauxe, Zesarrek Farnazesen aurka bidali zuen, eta K. a. 47an garaitu zuen. Polemon Farnazesen ondorengoa, Bosforo eta Pontoko erregea izan zen, Kolkida barne. Pontoko erresuma ezeztatua izan zenean Erromara batu zen, Galaziako probintziaren zati bezala. Erromatar guarnizioak kostaldeko herrietan finkatu ziren.

Dioskuria, hiriburua, Eusioren kostaldean zegoena, Sebastopolis deitzera pasa zen erromatarren agindupean. Beste hiri batzuk Sarapana (gaur egun Scharapani), Surium, Arkeopolis, Macheiresis eta Zita edo Kutatisium (gaur egun Kutaisi) izan ziren.

69an barne iraultza bat egon zen Anizetesen buruzagitzapean, eta matxinoak Trebisondaraino iritsi ziren, non erromatarrak garaitu eta hauen ontziak erre zituzten. Enperadoreak, Virdio Geminio, Anizetes garaitu zuen armada batekin bidali zuen. Hau, Sedokhezeko tokiko printzearekin babestu zen, honek, erromatarrei eman zielarik. Ordutik, erromatar presentzia indartu egin zen eta herrialdea II. menderarte egon zen Inperioaren mende, laziarren tokiko printzeak ziren Apxiles edo Apsides, Abasges edo Abaszis, Samiges eta beste txikiago batzuk, ia erabat independente egin zirenean. Laziarren printzerriak beste printzerriak konkistatu zituen III. eta IV. mendeen artean, Lazikako erresuma sortuz, mende berean, erromatar guarnizioak desagertuz, 300. urtea igaro ondoren arte existitu zirenak.

Georgiaren jatorrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Traiano erromatar enperadorearen agindupean, Pontoko probintziaren zati izan zenetik, Sasanidar Inperioaren agindupean Georgia deitzera pasa zen. Kristautasuna 311n agertzen da, Santa Ninari esker "Argiztatzailea" (esklabu martiria). 337an Mirvano III.a eta bere emazte Nana kristautasunera bihurtu ondoren, erlijio hau, erresumako erlijio ofiziala bihurtzen da.

446an (edo 460an) Waktang I.ak otso burua (446-502 bagratidar dinastia sortzen du, eta Tiflis edo Tbilisi hiria aukeratzen du hiriburu bezala, duen izena, bere ur termalengatik delarik. Waktang I.ak, sasanidengandik askatu zuen herrialdea eta bere domeinuak Transkaukasia guztira hedatu zituen (gaur egungo Georgia, Armenia eta Azerbaijan. Gainera, georgiar elizaren autozefalia aldarrikatu zuen. Baina, azkenik, persiarrek garaitu zuten, eta, 502an, Georgia bitan banatua izan zen: Ekialdeko Georgia, Karthliako erresumari erantsia izan zena, eta Mendebaldeko Georgia, Kolkidari dagokiona, honek, Lazikako Erresuma izena hartu zuelarik.

VI. mendean persiarrek Karthliako monarkia ezeztatu zuen, baina, Bizantziar Inperioaren laguntzarekin kanporatuak izan ziren eta aznauriek (nobleek) erresumaren botere eta administrazioa berrezarri zuten. 654an, persiarrek eta bizantziarrek lurraldea lehiatu zuten, azkenik georgiarrek konkistatu zutena VIII. mendearen amaieran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kolkida Aldatu lotura Wikidatan