Artederreta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artederreta[1][a] Iruñerria hegoaldearekin (Erdialdea, Erribera) lotzen duen pasabide naturala da, eta Iruñerrirako sarrera nagusia da. Historian zehar, garrantzi handia izan du; izan ere, Iruñerria defendatzen oso erraza den eskualde estrategikoa bada ere (mendiz erabat inguratua), sarrera honetan ez da beharrezkoa goragunerik zeharkatzea bertara iristeko. Horregatik, kokagune estrategikoa izan zen Iruñeko Erresuman (hasieran musulmanekiko muga izan zen), eta Nafarroako Erresuman are garrantzi handiagoa hartu zuen, Iruñea hiriburua defendatzeko. Horren garrantziaren adierazgarri, ingurua zaintzen duten defentsa-eraikin ugari daude: Tebasko gaztelua, Gergako gaztelua, Olkozko dorrea, Añorbeko gaztelua...

Artederretako kokapena Iruñerrian

Gaur egun, pasabide hau Untzue udalerriari dagokio, nahiz eta historikoki Artederretarekin lotzen den herria Muru Artederreta izan, bere izena pasabide honetatik hartzen duena, Muru Asterainengandik bereizteko. Untzueko etxalde bat dago, Artederreta izenekoa pasabide naturalaren goialdean. Pasabide hori hainbat azpiegiturek zeharkatzen dute, AP-15 autobidetik eta N-121 errepidetik, Nafarroako ubidera edo Zaragoza-Altsasu burdinbidera, eta etorkizunean Nafarroako abiadura handiko burdinbideak ere zeharkatuko duela espero da.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /aɾteð̞eréta/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza laugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]