Iruñea

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau hobetzeko, lankidea LANEAN ari da
Hori dela eta, posible da edukian edo formatuan hutsune batzuk izatea.
Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaidatu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian erredakzioa koordinatzeko. Mila esker.


Iruñea

NafarroaNafarroa
Iruñeko bandera Iruñeko armarria
Izen ofiziala Pamplona/Iruña
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea

Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Alkatea Yolanda Barcina (UPN-PP)
Herritarra Iruindar, iruinxeme [1]
Koordenatuak 42°48′N 1°38′W / 42.8, -1.633 (Iruñea) Koordenatuak: 42°48′N 1°38′W / 42.8, -1.633 (Iruñea)

Eremua 23,55 km2
Garaiera 449 m.
Distantzia 0 km Iruñera
Euskaldunak  %8,65 (2001)
Postakodea 31001 - 31014
Biztanleria 197.275 bizt (2008)
Dentsitatea 8.376,85 bizt/km²
Sorrera herrixka baskoia
- K.a 74 Pompaelo erromatarra
www.pamplona.es

Iruñea Nafarroako eta, historian, Euskal Herriko hiriburua da. 197.275 biztanle zituen 2008an (%8,65 euskaldun). Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, erromatarrek (Ponpeiok) sortu zuten Pompaelo izenaz, eta geroago Nafarroako Erreinuaren hiriburua izan zen.

Euskal abertzaleentzat Iruñea Euskal Herriko hiriburua da.

Sarasate pasealekuko Foruen Estatua.

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Hiriak bi izen ofizial ditu, Pamplona gaztelaniaz eta Iruña euskaraz; baina Iruñea da euskarazko izen zuzena Euskaltzaindiaren arabera'[2]. A artikulua du Iruñea izenak. Iruñera edo Iruñeko deklinatzen da NORA eta NONGO kasuetan.[3]

Herritarrei iruindar edo iruinseme esaten zaie; bigarren forma gizasemeentzat erabiltzen da soilik.

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Iruñerria eskualdean dago. Mugakideok ditu: Txulapain eta Ezkabarte iparraldean, Zizur eta Galar Zendeak hegoaldean, Atarrabia, Burlata eta Aranguren ekialdean, Zizur Nagusia eta Oltza mendebaldean.

Itsasoaren mailatik 449 metro gora dago. Arga ibaiak inguratzen du; halaber, Izaga (1.353 m), Ezkaba (892 m), Campamento (528 m), Badostaingo kaskoak (590 m), Taxoare (668 m), Gazolatz (534 m), Errakobide (466 m), Santa Lutzia (470 m) eta Cascajo (450 m) mendiek.

Beste hiriburu batzuetatik dauden distantziak hauek dira: Donostia (87 km), Gasteiz (94 km), Bilbo (159 km) eta Baiona (137 km). Beste hiri batzuekikoak, Logroño (92 km), Bartzelona (434 km) eta Madril (411 km).

[aldatu] Klima

urr ots mar api mai eka uzt abu ira urr aza abe GUZTIRA
Batez besteko tenperatura (°C) 5,2 5,5 9,4 10,9 16,3 17,7 21,2 21,8 19,2 14 6,3 4,8 12,6

Klima eta landaredia trantsizioko klima bati dagozkionak dira, mediterraneoar eta atlantiar klimen tartekoa. Urteroko batez besteko prezipitazioa 800mm ingurukoa izaten da. Tenperaturei dagokienez, batez bestekoa 12,6ºC-koa da, maximoa 21,8ºC udan (uztailean eta minimoa 4,8ºC neguan (abenduan. Erliebe laua dela eta, ipar-ekialdeko haizeek erraz astintzen dute gunea.

Udako eta neguko egun jakinetan, tenperaturak 35ºC-tik gora eta 0ºC-tik behera jaitsi daitezke. Horrela, urtero 40 bat izozte izaten dira, abendu, urtarril eta otsailean batez ere.

[aldatu] Estazioak

Tenperatura eta prezipitazioak neurtzeko hiru estazio ofizial daude Iruñerrian. Nafarroako gobernuak Iruña erdialdean eta Larrabiden dituen bi estazioak, eta Espainiako AEMET meteorologia zerbitzuak Noaingo aireportuan daukana. Euri gutxien jasotzen duena aireportukoa da, hegoalderago dagoelako.

XX. mendean hiriaren tenperatura emateko erabili izan den estazioa Noaingo aireportukoa izan da.

[aldatu] Auzoak

Iruñea 1845ean, artean harresiak eraitsi gabe, Francisco Coelloren planoan.

[aldatu] Historia

Erdi Aroko banaketa 3 burgutan
Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Iruñeko historia

Hiriko historia abiatzen da baskoien herrixka batetik, hortik Pompaelo erromatarrera. Musulmanen okupazioaren ondoren, Iruñeko Erresuma eta Nafarroako Erresuma etorri ziren; XVI. mendean, Espainiako erregeen menpe geratu zen.

Hiria izugarri hasi zen zabaltzen XX. mendean. Azken hamarkadetan, ospe handia hartu du hiriak nazioartean,San Fermin jaiengatik (uztailaren 6an hasten dira), bereziki Ernest Hemingway idazleak egin zien oihartzunarengatik.

[aldatu] Azken urteak

Azken urteetan autobide berriak eta bestelako azpiegiturak eraiki dira. 2007ko azaroan, Iruñeko autobus geltoki berria inauguratu zen Ianguas Miranda kalean.

Auzo berrien eraikuntzak autobus linea berriak ezartzea ekarri du eta Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren erabilpenaren hazkundea, 2006. urtean 36 milioi bidaiari izan zirelarik.

XXI. mendea hasi zenean Mendillorriko auzoa amaitzen ari ziren bitartean etorkizunerako hirigintzaren plangintza hasi zen. Horrela, etorkizunerako etxebizitza beharra ezarri zen, guztira 70.000 etxebizitza inguru eraikiko zirela erabaki zen. Plangintza hartako helburuak pixkanaka bete egin dira azken urteetan, eta 2000. urtean plangintzan zeuden auzoetariko batzuk eraiki dira dagoeneko.

[aldatu] Auzo berriak

Etxabakoitz, Barañain eta Iruña artean dagoen gunea da. Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzarekin batera, 8.000 etxebizitza inguru eraikiko dira bertan, horietatik hirurena babes-ofizialekoak izango direlarik. Horrez gain, trenaren geltoki berria eta Sanduzelaiko trenbidearen birgaitzea ere egingo dira.[4]

Iruñerriko ko beste auzo berrietako dentsitate txikia alde batera utziz, Etxabakoitzen eraikin altuagoak izango dira nagusi, 12 eta 15 solairu bitarteko eraikinak, eta 25 solairurainoko dorre bat, etorkizuneko tren geltokiaren ondoan.

Lezkairu Iruñeko zabalgunearen luzapen moduan planteaturiko auzo berria da. Proiektuak Arrosadia Iruñarekin hobeto integratzeko asmoarekin eta hiriaren hegoaldeko komunikabideak hobetzeko asmoarekin sortu zen. Auzo berriaren eraikitze lanak 2007. urtean hasi ziren eta guztira 6.000 etxebizitza inguru eraikiko dira.

[aldatu] Politika eta administrazioa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Iruñeko Udala

Hauek izan dira Iruñeko azken alkateak:

Alkateen zerrenda
1979-1983 Julián Balduz Calvo PSN-PSOE
1983-1987 Julián Balduz Calvo PSN-PSOE
1987-1991 Javier Chourraut Burguete UPN
1991-1995 Alfredo Jaime Irujo UPN-PP
1995-1999 Javier Chourraut Burguete CDN
1999-2003 Yolanda Barcina Angulo UPN-PP
2003-2007 Yolanda Barcina Angulo UPN-PP
2007-2011 Yolanda Barcina Angulo UPN-PP


Iruñeko Udaleko ordezkaritza

Alderdi politikoak Iruñeko Udalean

Alderdi politikoa Zinegotziak
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
13
Nafarroa Bai (NaBai)
8
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
4
Eusko Abertzale Ekintza (ANV-EAE)
2
Nafarroako Ezker Batua (IUN-NEB)
0
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN)
0

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Iruñeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
28.110 30.609 31.211 33.281 38.308 52.743 68.288 93.429 145.026 177.906 180.372 183.964 195.769

[aldatu] Immigrazioa Iruñeko auzoetan

2008ko erroldaren arabera, 23.343 etorkin bizi ziren hirian, biztanleriaren %11,98 (Nafarroako batez bestekoaren gainetik).

Iruñean Espainiaz kanpoko etorkin gehien dituzten auzoak honakoak ziren 2008. urtearen hasieran:

[aldatu] Osasungintza

[aldatu] Hezkuntza

[aldatu] Ikastolak

[aldatu] Unibertsitatea

Hiru unibertsitate ditu hiriak:

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

[aldatu] Errepide sarea

Iruñeko errepide sarea[5]
Iruñeko irteerak Ingurabide eta sarbideak
Zenbakia Izena Errepide mota Ibilbidea Zenbakia Izena Errepide mota
 AP-15 . Leitzarango autopista Bidesaridun autobidea Tutera, Zaragoza, Madril  PA-30  Iruñeko Saihesbidea Bikoiztutako errepidea
 AP-15 . Leitzarango autopista Bidesaridun autobidea Donostia, Gasteiz  PA-31  Iruñerako hegoaldeko sarbidea Bikoiztutako errepidea
 A-12  Bideko autopsita Autobidea Estella, Logroño  PA-32  Iruñerako hego-ekialdeko sarbidea Bikoiztutako errepidea
 A-21  Pirinioetako autobidea Autobidea Zangoza, Jaca, Huesca  PA-33  Iruñerako ekialdeko sarbidea Bikoiztutako errepidea
 N-121  Iruña-Tutera Errepidea Tutera, Zaragoza, Madrid  PA-34  Iruñeko mendebaldeko sarrera Bikoiztutako errepidea
 N-121-A  Iruña-Behobia Errepidea Irun, Lapurdi  A-15  Iruñeko mendebaldeko saihesbidea Autobidea
 N-240-A  Iruña-Gasteiz Errepidea Gasteiz, Donostia
 N-135  Iruña-Nafarroa Beherea Luzaidetik Errepidea Zubiri, Luzaide, Nafarroa Beherea

[aldatu] Garraiobideak

Aireportua Noainen dauka, Elortzibar eskualdean. Tren geltokia ere badauka Sanduzelaiko auzoan. Dena den, Espainiako gobernuak Adif elkartearen bitartez, trenbide zerbitzua berregituratu nahi du Nafarroako Korridorearen eraikitzearekin batera, horretarako Etxabakoitzen geltoki berria eta auzo berria altxatuko dira eta gaur egun Sanduzelai eta Buztintxuri bitartean dagoen burbinbidea, estali egingo da.

[aldatu] Autobusa

Iruñean geltokia duten Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren lineak, honakoak dira:

[aldatu] Eguneko lineak

Linea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
Unibertsitateak 07:00 - 22:00 20´
Nafarroako Gorteak - Etxabakoitz 06:55 - 22:15 10´
Bigarren Zabalgunea - Antsoain 06::35 - 22:28 10´
Barañain - Atarrabia 06:23 - 22:29
Orvina 1 eta 3 - El Sario Eraikina 06:30 - 22:15 15´
Arrotxapea - Nafarroako Unibertsitate Publikoa 06:45 - 22:15 15´
Atarrabia - Txantrea - Barañain 06:25 - 22:29 10´
Blanca de Navarra Plaza - Buztintxuri 06:38 - 22:36 12´
Renfe - Nafarroako Unibertsitate Publikoa 06:32 - 22:36 12´
Beloso Goiena - Orkoien 06:30 - 22:30 30´
Ezkaba - El Sario eraikina 06:38 - 22:08 15´
Ermitagaña - Mendillorri 06:30 - 22:30 5´- 10´ 5´ ordu puntetan.
Sanduzelai - Soto Lezkairu 06:30 - 21:20 60´
Udaletxea - Arrotxapea 06:40 - 22:20 15´
Sarasate Pasealekua - Zizur Nagusia 06:30 - 22:25 12´ - 15´ 12´ ordu puntetan.
Aitzoain - Noain - Beriain 06:26 - 22:28 12´
Vianako Printzea - Mutiloa 06:30 - 22:30 30´
San Inazio Etorbidea - Sarriguren 06:27 - 22:25 20´
Monjardin Mendia Kalea - Barañain 06:30 - 22:22 15´
Vianako Printzea - Gorraitz 06:45 - 22:45 30´
Bakearen Plaza - Noaingo Aireportua 05:30 - 23:30 30´
Yanguas eta Miranda - Berriogoiti 06:30 - 22:30 60´
San Inazio etorbidea - Olloki 06:30 - 22:00 60´

[aldatu] Gaueko lineak

Gaueko lineak 10 dira guztira. Igandetik ostegunera N-1 eta N-7 arteko lineak ibiltzen dira, 22:30 - 00:00 ordutegian. Ostiral gauean, zerbitzua zortzi lineek osatzen dute. Batez beste, goizaldeko 04:00ak arte ematen dute zerbitzua. Dena den, N-8 lineak bi bidaia baino ez ditu egiten. Larunbat gauean, N-9 linea gehitzen zaio ohiko zerbitzuari eta autobusak gau osoan ibiltzen dira goizeko 06:00ak bitartean.

Autobusen maiztasuna egunaren arabera aldatzen da. 60 minutu eta 15 minutu bitarteko maiztasuna eskaintzen dute.

Linea Ibilbidea Maiztasuna Oharrak
N1 Labriteko Jaitsiera - Zizur Nagusia 60´
N2 Sarasate Pasealekua - Barañain 20´ - 30´
N3 Labriteko Jaitsiera - Noain - Beriain Zaharra 60´
N4 Sarasate Pasealekua - Aizoain 40´- 50´
N5 Labriteko Jaitsiera - Uharte 30´
N6 Nafarroako Gorteak - Mendillorri 30´
N7 Sarasate Pasealekua - Sanduzelai - Txantrea - Nafarroako Gorteak 15´- 30´
N8 Labriteko Jaitsiera - Mutiloa Bi bidaia
N9 Sarasate Pasealekua - Orkoien Bidaia bakarra
N10 Nafarroako Gorteak - Sarriguren

[aldatu] Iruñeko autobus geltokia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Iruñeko autobus geltokia

Iruñeko autobus geltokia Iruñea hiriko autobus geltoki nagusia da, Ianguas eta Miranda kalean kokatua. 2007ko azaroaren 9an inauguratu zen, bi urteko eraikuntza lanen ostean.

Lurpeko geltoki berriak guztira hiru solairu dauzka. Kanpoaldean lurpean geltoki bat dagoela adierazten duen bakarra, autobus eta kotxeen sartu irtenerako eraiki den arranpa da. 35.000 metro karratuko gune berdeen azpian eraikia, geltokiak 28 autobusentzako nasak dauzka (behar izanez gero beste 24 autobusentzako tokia dagoelarik). Autobusentzako dartsena honen berezitasun nagusia daukan forma biribila da.

[aldatu] Iruñeko tranbia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Iruñeko tranbia

Iruñeko tranbia Nafarroako gobernuko garraio sailak proposaturiko proiektua da. 2008ko maiatzean, eraikitzeko kostu handia dela eta, proiektua bertan behera geratu zen.[6]

[aldatu] Ekonomia

Industriagune garrantzitsua da, batez ere automobilen (Volkswagen-en lantokia), haize-erroten eta haragi-prestaketen industria handiak dituelako. Hiria bere mugez kanpo haztearekin batera, gaur egun enpresa gehienak Iruñerriko gune metropolitarrean kokatuta geratu dira. Gainera, Nafarroako hiriburuaren inguruan, hainbat industrialde eta enpresa sortu dira, teknologia berri eta airesorgailuen alorrekoak, medikuntzaren ingurukoak eta abar.

Iruñeko udalerriaren mugetan dauden industrialdeak honakoak dira:

  • Agustinos Industrialdea
  • Landaben Industrialdea

[aldatu] Merkataritza

Hiriaren erdigune eta auzoetan ehundaka denda daude, jangaiak, arropa, zerbitzuak eta beste hainbat gauza eskaintzen dituztenak. Horrez gain, hiriaren inguruan, bi merkataritza-gune eraiki dira 2000. urtetik aurrera, Itaroa eta Morea.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

[aldatu] Sanferminak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Sanferminak

Sanferminak Iruñeko jai ospetsuena da, uztailaren 6 eta 14 bitartean ospatzen dira San Ferminen omenez. San Fermin, San Frantzisko Xabierrekin batera, Nafarroako patroia da. Tradizioaren arabera, Firmus III. mendeko senatariaren semea izan zen Fermin. San Saturninok batailatua, Tolosa Okzitaniakoan egin omen zen apaiz. Iruñera bueltatu eta hiriko apezpikua izendatu egin zuten. Amiensen hil bide zen burua moztuta 303ko irailaren 25ean.

Lehen, jaiak irailaren 24an ospatzen ziren. Gaur egun, iraileko azkenaurreko asteburuan San Fermin Txikiko jaiak egiten dira, Alde Zaharreko jaiak, hain zuzen ere.

Festako ekitaldi nagusiak:

  • Riau-riau: gaur egun ospatzen ez bada ere, azken urteotan istilutsu samarra bihurtu baitzen, sanferminetan hori baino tradizionlagorik ez zegoen. Uztailaren 6an, 4:30ean, egiten zen. Dantza tradizionalen soinuan, udalbatzari mezatara joaten eragoztea edo trabatzea zen ekitaldiaren mamia.

+ Riau-riau

  • Prozesioa: Uztailaren 7an, goizeko 10etan, santuaren irudia hiriaren alde zaharretik ateratzen da prozesioan. + Prozesioa

[aldatu] Auzoetako jaiak

  • Iturramako jaiak ekain aldean egiten dira eta 2004. urtean berreskuratu zituen auzoko herri mugimenduak.

[aldatu] Artea

[aldatu] Arte erlijiosoa

  • San Nikolas eliza. Erdi Aroko gotorlekua, XIV. mendeko dorrea du. Gotiko erara eraikia.
  • San Zernin eliza. Erdi Aroko gotorlekua, XIII. mendean eraikia.

[aldatu] Arte zibila

    • Udaletxea. Atzeko fatxada da ezagunena, San Fermineko txupinazoa edo altxaferoa hortik jaurtitzen baita. Arkitekturaren ikuspuntutik, XVIII. mendean eraiki zen fatxada hori, barroko erara.

    • Sarasate pasealekua. Hainbat nafar erregeren estatuak hor daude kokaturik. Iparreko aldean, Foruen estatua eraiki zen, Gamazo espainiar ministroak XIX. mendearen bukaeran nafar zerga sistema propioa desegin nahi zuelako.

    • Nafarroako Jauregia. Sarasate pasealekuaren iparraldean, XIX. mendean eraiki zen. Egun Nafar Gobernuaren egoitza da.

    • Nafarroako Legebiltzarra. Sarasate pasealekuaren hegoaldean, XIX. mendeko eraikin batez baliatuta, XX. mendeko 90eko hamarkadan barrutik eraberritu zen Nafar Parlamentuaren egoitza izateko.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntzak

Euskararen Foru Legearen arabera, Nafarroako hiriburua "Eremu Mistoa" delakoan dago sartuta. Hau da, euskal hizkuntza partzialki ofiziala baino ez da.

Gaztelania da beraz mintzaira nagusia. Bestela, etorkinen kopuru handia dela-eta, beste leku batzuetako hiztunak gero eta ohikoagoak dira.

[aldatu] Kultur elkarteak

[aldatu] Kirolak

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Iruindar ezagunen zerrenda

Iruindar ezagunen artean, Pablo Sarasate musikaria, Arturo Kanpion euskal idazle eta kulturgilea, Jesus Aizpun eta Carlos Garaikoetxea politikariak, besteak beste.

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Euskal Onomastikaren Datutegia, Euskaltzaindia (azken kontsulta: 2008-02-05)
  2. Euskal Onomastikaren Datutegia, Euskaltzaindia
  3. Ispaster/Ipazter eta Iruña/Iruñea
  4. Albistea ya.com webgunean.
  5. Nafarroako gobernua, herrilanen saila
  6. Canal 6 Navarraren bideoa.
  7. Espainiako eta Japoniako hirien arteko senidetza itunak Espainiako enbaxada Japonian

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Iruñea


Tresna pertsonalak