Artizarra (sare soziala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artizarra (sare soziala)
Jatorria
Sortzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea
Sorrera-urtea2018
Honen izena daramaArtizarra
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
artizarra.eus

Artizarra Ikertzaile eta profesional euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala da. 500dik gora profesional euskaldunen arteko harremanak errazten ditu. Udako Euskal Unibertsitateak sortu zuen 2018an. Profesional bakoitzak Inguma datu-basean duen ekoizpenaz gain uneko bere jarduera profesionalaren datuak ere erakusten ditu. Mundu mailako LinkedIn sarearen antzerakoa da, baina euskaraz eta euskararen alorrean lokalizatuta. Hor agertzen diren komunitate zientifiko-profesionaleko kideei elkarren berri eman nahi die.[1]

Lan-harremanen arloan Linkedin sareak egiten duena, eta unibrtsitateko arlo akademikoan, Google Scholar-ek edo Research Gate-k egiten dutena izan ziren Artizarraren inspirazioa.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]