As Good as It Gets

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:12, 22 urtarrila 2016

As Good as It Gets (euskaraz Hobekiago Ezin) 1997ko James L. Brooks estatubatuar zinema zuzendariaren umore eta drama filma bat da.

Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Jack Nicholson) eta Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Helen Hunt) irabazi zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Melvin Udall (Jack Nicholson) eleberri idazle arrakastatsu, misantropo eta izaera berezikoa da. Desoreka obsesibo konpultsiboak ditu, honek gizon erabat asoziala bilakatzen duelarik. Berarekin eztabaida edo arazorik izan gabe jasan dezakeen pertsona bakarra Carol Connelly da (Helen Hunt), idazlea egunero jatera joan ohi den jatetxeko zerbitzaria. Bestalde, eta idazlearen eraikin eta solairu berdinean Simon Bishop (Greg Kinnear) bizi da, etxean zegoela erasotua eta jipoitua izan berri den gizon homosexuala. Ondorioz, Simonek hurbileko senitartekorik ez duenez Melvin hura zaintzera derrigortua egonen da, bai eta Simonen Verdell izeneko txakurtxoa ere, azken honek Melvinengan sekulako higuina pizten duelarik. Beste pertsona bat zaintzeko ardurak Melvinen izaera apika-apika aldatuaraztea ekarriko du, bai gainontzeko gizakiekin dituen harremanez nahiz bere bizimoduaz ere.

Aktoreak

Kanpo loturak