Homosexualitate
Wikipedia(e)tik
Homosexualitatea sexu berekoen arteko hartu-eman erromantiko edota sexualari esaten zaio. 1869an erabili zen lehenengoz hitz hau, Karl-Maria Kertbenyren lan batean, baina Richard Freiherr von Krafft-Ebinb psikiatra alemanak hedatu zuen 1886ko Psychopathia Sexualis lanean. Gaur egun erabiltzen den terminoa, beraz, XIX. mendean jaio zen, baina esanahia asko aldatu da garai hartatik.
Homosexual adjektiboa, sexu bereko pertsonen arteko erlazioak izendatzeko erabiltzen da, nahiz eta pertsona horiek gay edo lesbiana ez izan. Homosexualitatea askotan heterosexualitatearen edo bisexualitatearen aurkakotzat ageri da. Nahiz eta orokorrean gizon homosexualak izendatzeko erabiltzen den, Gay terminoa, oro har, euren burua homosexualtzat dutenak izendatzeko erabiltzen da.Lesbiana terminoa emakume homosexualak izendatzeko erabiltzen da.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

