Umore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Umorea beste pertsona batzuengan irribarrea edo barrea eragiteko jendearen gaitasuna edo kualitatea da, hitz, keinu, objektu edo bestelako egoeren bidez. Alaitasuna sortzen duen giza komunikazio mota bat da.

Umore eragileak umorista izena hartzen du.

Eduki-taula

Teknikak[aldatu]

Txisteak, imitazioa, gauzak puztea edo handitzea eta bestelako txantxak barre eragiteko teknika batzuk dira. Halaber, abestien eta musikaren bidez lor daiteke.

Komedia[aldatu]

Komedia antzerki, literatura eta zinemarekin lotutako umore generoa da, eta arlo honetan ibilitako aktoreek komiko abizena hartzen dute.

Umorista ezagunak[aldatu]

Mundu mailan, Charles Chaplin, Buster Keaton, Laurel and Hardy, Marx anaiak, Louis de Funes eta Cantinflas umorista klasikoak dira. Bestela, "Monty Python" taldea eta Mister Bean britainiarrak, "Les Luthiers" argentinarrak eta "Faemino y Cansado" espainiarrak nabarmentzekoak dira garaikideen artean.

Euskal Herrian, Ramon Agirre, Anjel Alkain, Karra Elejalde, Oscar Terol eta Andoni Agirregomezkorta aipatu ditzakegu umoregile garaikideen artean, bakoitza bere esparruan.

Aldizkariak[aldatu]

Umore aldizkarien artean, "El Jueves" eta "TMEO" ditugu gaztelaniazkoen artean. Euskaraz, "Ostiela!" aipatzekoa da.

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Umore