Ashawna Hailey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ashawna Hailey
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakShawn Hailey
JaiotzaLubbock (Texas)1949ko urriaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Jose2011ko urriaren 14a (62 urte)
Hezkuntza
HeziketaTexas Tech University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria

Find a Grave: 98920559 Edit the value on Wikidata

Ashawna Hailey (Lubbock, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1949ko urriaren 8a - San Jose, Kalifornia, 2011ko urriaren 14a) estatubatuar emakumezko ingeniari elektroniko transgeneroa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949ko urriaren 8an jaio zen Lubbocken. Shawn Hailey jaiotza-izenaz, gizon jaio zen.

Texas Tech Unibertsitatean ikasi zuen Kim Hailey bere anaia bikiarekin. 1978an bere anaia eta biek Hailey Company enpresa sortu zuten, urte bat geroago Meta-Software Inc. izena eman ziotena. Bertan zirkuitu elektronikoak diseinatzeko eta simulatzeko HSPICE programa garatu eta merkaturatu zuten.[1] 1973an AMD Am9080 mikroprozesadorearen sortzaileetako bat izan zen, Advanced Micro Devices enpresaren lehenengo mikroprozesadorea. 1974an 2048 biteko 2702 EPROM memoria sortu zuen, AMD etxearen lehenengo memoria ez-hegakorra.

Erretiroa hartu zuenean emakumerako trantsizioa egin zuen. 2011ko urriaren 14an hil zen San Josen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Interview with Shawn and Kim Hailey. Hanalei 1997ko abenduaren 29a (Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 24a).


Biografia
Texas
Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.