Kalifornia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kalifornia
State of California

Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuetako estatua
Kaliforniako bandera
Bandera
Kaliforniako zigilua
Zigilua
Ezizena: The Golden State ( Urrezko Estatua )
Goiburua: Eureka
Hiriburua Sacramento
Hiri handiena Los Angeles
Eremua 410.000 km²
Biztanleria 36.553.215 (2007)
Dentsitatea 90,49 bizt / km²
Map of USA CA.svg
Gobernadorea Jerry Brown (D)
Senatariak Dianne Feinstein (D)
Barbara Boxer (D)
Laburdura
ISO 3166-2
Calif.
US-CA
www.ca.gov
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Kalifornia (argipena).

Kalifornia[1] (ingelesez: California, ˌkæləˈfɔrnjə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako mendebaldean dago. Hiriburua Sacramento du baina hiri garrantzitsuena Los Angeles da.

Guztira 36 milioi biztanle inguru ditu, Ameriketako Estatu Batuetako biztanle gehien dituen estatua.

Eduki-taula

Hiri nagusiak[aldatu]

Honakoak dira Kaliforniako hiri nagusienak:

  1. Los Angeles: 3.976.071 biztanle.
  2. San Diego: 1.305.736 biztanle.
  3. San Jose: 945.000 biztanle.
  4. San Francisco: 799.263 biztanle.
  5. Long Beach: 491.564 biztanle.
  6. Fresno: 464.727 biztanle.
  7. Sacramento: 412.318 biztanle.
  8. Oakland: 452.959 biztanle.

Orografia eta klima[aldatu]

Hiru lurralde handi bereizten dira Kalifornian: Erdialdeko Harana, jalkinez eta alubioiez betetako sakonunea; ekialdean Sierra Nevadako mendiak (Whitney, 4.418 m); mendebalean Itsasertzeko mendikatea, 1.600-2.000 m-ko mendi paraleloekin. San Andresko failak gurutzatzen du lurraldea ipar-ekialdetik hego-ekialdera, eta horren ondorioz Kalifornia da lurrikara handiak izateko munduan arrisku biziena duen lurraldea; nolanahi ere, ez dirudi arrisku horrek oraingoz mugatu duenik ez hirien ez ekonomiaren hazkundea. Klima mediterraneokoa da, gozoa eta epela.

Ekonomia[aldatu]

Klimaren gozotasunak, ibarreko lurren emankortasunak eta ur hornidura sistema modernoek Kalifornia munduko fruitu ekoizle nagusietako bat egin dute. Mahastiek, kotoiak eta lekariek ere garrantzi handia dute. Urre ekoizpenak behera egin du hobiak ahitu baitira, baina petrolioaren eta gas naturalaren aurkikuntzak industriaren garapena bideratu dute; hiri handien inguruan daude lantegiak (elektronika, kimika eta hegazkin industria). Kaliforniako zinema industria munduko handiena eta sendoena da (Hollywood). Industriaren garapenaren ondorioz zientzia eta teknika ikerketagune ugari sortu dira, bai kapital pribatukoak, bai publikokoak.

Historia[aldatu]

Mexikok Guadalupe Higaldo itunaren bidez (1848) Kalifornia Garaia Estatu Batuei eman zien. 1850etik aurrera Estatu Batuetako parte bihurtu zen, estatu moduan. Itun hori izenpetu baino astebete lehenago urrea aurkitu zen, eta abenturazale asko erakarri zuen aurkikuntza hark. Kalifornia munduko bigarren bihurtu zen urrearen ekoizpenean (100 tona urteko). Burdinbideak bigarren emigrante oldea ekarri zuen, txinatarrak eta japoniarrak batez ere. Urre meatzeak agortu zirenean, Lehen Mundu Gerraren bukaera aldean, hasi zen nekazaritza eta industria iraultza.

Pertsonaia ezagunak[aldatu]

Parke Nazionalak[aldatu]

Konderriak[aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Kaliforniako konderriak

Erreferentziak[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]