Asmoz Fundazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asmoz Fundazioa
Datuak
Motafundazioa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Legezko formairabazteko asmorik gabeko erakunde
Historia
Sorrera2001eko otsailaren 1a
webgune ofiziala

Asmoz fundazioa Eusko Ikaskuntzak sortutako irabazi asmorik gabeko fundazio pribatua da. Ikastaroak kudeatzen ditu, bai bereak baita beste unibertsitate eta erakundeenak ere, eta bere helburu nagusia, sare telematikoez baliatuz etengabeko goi mailako prestakuntza eskaintzea da[1].

1997. urtean Eusko Ikaskuntzak antolatu zuen ikastaro telematiko baten ondoren, Asmoz fundazioa sortzea erabaki zuen. Ofizialki, 2001ko otsailaren 1ean eratu zen[2].

Helburua hezkuntza-,enpresa-,gizarte- eta kultura-arloetarako eta, oro har, euskal gizartearen garapenerako ikerketa- eta hezkuntza-jardueren gauzatze eta sustapena da. Horretarako, aurrez-aurreko zein birtual erako hezkuntza arloko egitasmo eta egitarauak diseinatu, kudeatu, garatu eta gauzatzen ditu, bere kabuz eta beste erakundeekin batera[3].

Gizartean eragiteko hainbat proiektu ere sortu eta kudeatu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa» Foro Derechos Humanos 2013-10-14 (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  2. «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz fundazioa. Fundazioaren inskribu-ziurtagiria» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza) 2022-05-21 (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  3. «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]