Eusko Ikaskuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eusko Ikaskuntza
San Sebastian Palacio Miramar.JPG
Eusko Ikaskuntzaren egoitza nagusia Miramar jauregia da, 2012. urteraino
Goiburua: Asmoz eta Jakitez
Sortze data: 1916
Egoitza nagusia: Miramar jauregia
Donostia, Gipuzkoa
 Euskal Herria
Presidentea: Jose Maria Muñoa
Webgunea :  http://www.eusko-ikaskuntza.org/ 

Eusko Ikaskuntza (gaztelaniaz Sociedad de Estudios Vascos) (EI-SEV) erakunde zientifiko-kulturala da. 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundiek sortu zuten "euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa". Asmoz eta Jakitez goiburua du.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Komunitatean eta Ipar Euskal Herrian "ezarpen ofiziala duen diziplina anitzeko zientzia erakunde bakarra" da Eusko Ikaskuntza. Eusko Ikaskuntzako bazkideak sail zientifikotan bildurik daude. Argitalpen nagusitzat Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria du, eta Manuel Lekuona Saria ematen du urtero.

Egoitza nagusia Donostian dago, eta ordezkaritzak ditu Baionan, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon bai. 2011rako, bulego guztiak Zarautza eramateko asmoa du EIk, hirietako ordezkaritzak mantenduta.[1]

Eduki-taula

[aldatu] Balioak eta helburuak

Bere balioak honakoak dira: Euskal Herria maitatzea, kultura askotarikoa eta solidarioa; zientzia eta kulturarekiko konpromisoa; aniztasun ideologikoa; elkarrekiko errespetua eta elkarrizketa; berrikuntza eta aurrerapena; euskara babestea.

Euskal Herriaren jakintza aztertu, ikertu eta zabaltzen du, haren aurrerapena bultzatzeko eta gizarte kohesioa eta partekaturiko nortasunak sustatzeko. Helburuak dira: euskal kulturaren balio tradizionalak finkatzea, kultura goratzea eta hedatzea, eta euskal kulturako eskualdeetan bizi diren pertsona guztien mesederako izango diren balio berriak sortzea.[2]

[aldatu] Historia

Eusko Ikaskuntza 1918an Oñatin (Gipuzkoa) egindako biltzar batean sortu zen. Arturo Campión ohorezko lehendakaria izan zen hastapenetan. Miguel Primo de Riveraren diktadurapean, zailtasunak eduki zituen erakundeak, eta Espainiako Gerra Zibilean etenarazi zizkioten jarduerak Hego Euskal Herrian.

Jose Migel Barandiaran (1976-1991), Gregorio Monreal (1992-1996), Juan Jose Goiriena de Gandarias (1996-2002), Javier Retegi (2002ko abendutik-2008ko abendura) eta Jose Maria Muñoa (2008ko abenduaren 26tik aurrera) izan dira erakundearen presidenteak.

2010eko martxoaren 30ean, Eusko Ikaskuntzak bere bildumako 350.000 dokumentuak Interneten argitaratu zituen, Auñamendi Eusko Entziklopedian, Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia Auñamendi ospetsuko 150.000 artikuluekin batera. Internet bidez dohainik kontsulta daiteke entziklopedia hori.[3]

[aldatu] Sail Zientifikoak

[aldatu] Fundazioak

[aldatu] Akademiak

  • Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia, 2007. urtean sortua
  • Euskaltzaindia 1919. urtean sortu zen Eusko Ikaskuntzaren baitan, baina erakunde beregaina da gaur egunean.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Eusko Ikaskuntza, Zarautzera.
  2. Eusko Ikaskuntza: «Nor garen», Eusko Ikaskuntzaren webgunean.
  3. Anakoz Amenabar: «Estornestarren uztaren jarraipena», Berria, 2010-03-31.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak