Astamenda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astamenda
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
LeinuaMentheae
GeneroaMentha
Espeziea Mentha suaveolens
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakapple mint (en) Itzuli

Astamenda (Mentha suaveolens) landare iraunkorra da, rizomatosoa eta, batzuetan, estoloniferoa, lamiazeoen familiakoa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galburu trinkoetan dituen infloreszentziengatik bereizten da, fruituetan zertxobait argiagoak. Gainera, hostoak iletsuagoak eta oso zimurtuak ditu, zabalak, salbiaren antzekoak. Mendafinaren antzeko usain leuna du. Loreak zuriak edo arrosak dira.

Banaketa eta habitat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezetasun apur bat duten lurzoruetan bizi da; ur-ibilguetatik gertu. Sasiekin eta ihitokiekin bizi ohi da. Mediterraneo osoan dago, eta zertxobait arraroagoa da Europako iparraldean.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Analgesikoa: infusioa sukarra eta buruko mina tratatzeko erabiltzen da

Antiseptikoa

Karminatiboa

Digestiboa

Dosi altuetan toxikoa da eta haurdun dauden emakumeek ezin dute hartu.

Ba al dakizu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menda ugari dugu inguruan: astamenda, mandaza, batana, menda_na, xipa-belarra, txipa-belarra, ardi-belarra, kukuso-belarra, asta-piperra, mendazuria, mendabeltza, mendaurdina, peldoa, txortaloa... Erabilera zabala dute: sendabelar, edaritarako, jakien gozagarri... Gure amonak astamendarekin sorta egin, logela goitik behera igurtzi eta gero ohepean uzten zuen. Ile urdinetan hautsak bildu eta arkakusoen aurkako erremedioa; gero ikasi nuen kukuso-belarra esaten zaiola, eta Lekeition, jakina, ardi-belarra.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bizi Baratzea» Bizi Baratzea (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]