Astigmatismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Astigmatismoa oftalmologiaren arloko gaixotasuna da, kornean gertatutako kaltea dela eta.

Laburbilduta, errefrakzioan dagoen arazoa da.

Gaixotasun bat da non kornea (begiaren aurrealdean dagoen ehun gardena) ezohiko kurba bat du, honek ikusmen gaizki fokatu bat sortzen du.

Kausak eta arrisku faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigmatismoa gaixotasun ohikoa eta, bere kausa ezezaguna da. Normalean jaiotzetik izaten da eta, askotan miopia edo hipermetropiarekin batera ager daiteke. Astigmatismo gradu oso txikia bada, normala kontsideratzen da eta ez da zuzentzeko beharrik.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigmatismoak xehetasunak ikusteko zailtasunak ematen ditu, urrutitik nahiz gertutik.

Seinaleak eta azterketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigmatismoaren eragina distantzia ezberdinetan.

Astigmatismoa erraz dago azterketa oftalmologiko baten bidez, errefrakzio proba batekin eta, normalean ez da beharrezkoa azterketa berezirik behar. Umeei edo galderei erantzun ezin dezaketen pertsonei, beren arazo gradua neur diezaiekete argi islatua (oftalmoskopia) erabiltzen duen proba baten bidez.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begi-lagunekin edo kontaktuzko lente gogorrekin. Kontaktuzko lente leunekin ez dute hain ongi funtzionatzen. Astigmatismo larria kirurgiarekin tratatu daiteke.

Iragarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan ikusmena normala da kontaktuzko lenteekin, begi-lagun egokiekin nahiz kirurgiarekin.

Zailtasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigmatismoa bakarrik begi batean bada, ambliopia eragin dezake.


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.